Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Arabako Lautadako Irla-Hariztia eta Arkamuko Kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB) izendapenari alegazioak egiteko fasea amaituta

2015.eko uztailak 24

Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori),  entzunaldia eskaini zitzaien ingurumena babestea helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta administrazioei.

Horrez gain, jendaurreko informazio aldi bat ireki zen espazio horien izendapenari buruz, eta, horrekin batera, honako hauen inguruan: lekuaren eta bere mugaketaren kartografia, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekuaren kontserbazio-helburuak eta arauak, eta jarraipen-programa bat. Eta proposamen bat egin zen Irekian, interesdun guztiek aukera izan zezaten egoki iruditzen zitzaizkien ekarpenak egiteko. 

Jasotako alegazioak aztertu ondoren (Arabako Lautadako Irla-Hariztia eta Arkamuko Kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB)), aldatu egin dira agiriak, azken onespena eman dakion.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko