Gobernuaren proposamenak Osasuna

Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen Dekretu proiektua

5 parte hartze
qrcode
qrcode

Euskadiko osasun-sisteman pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko dekretu-proiektua: ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2015-04-23

Dekretuak zehaztuko du zer xedapenek osatzen duten Euskadiko  osasun-sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko Adierazpena, eta nola arautuko diren zerbitzuak, adierazpen hori betetzen dela zaindu behar dutenak eta eskatzen duten pertsonei informazioa eta orientabideak eman behar dizkietenak.

Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera,  profesionalen elkargo sanitarioei, Confebaski, sindikatuei eta sistema publikoak itundutako osasun-zentro nagusiei bidali zitzaien dekretu-aurreproiektuaren testua.

Bestalde, arauaren edukiagatik eta beste administrazio batzuetan duen eraginagatik, parte hatzeko eta kontsultak egiteko aukera eman zitzaien Kontsumobideri, Osalani, Osakidetzari, Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordeari, Euskadiko Osasun Kontseiluari eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Osasun Barrutietako Kontseiluei. Era berean, irizpena eskatu zitzaion Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialari, eta txostena, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari eta Euskadiko Bioetika Batzordeari. Gainera, Irekia web orrian, parte hartzeko prozesu bat abiatu zen herritarren ekarpenak jasotzeko.

Jasotako alegazioak eta iruzkinak aztertu eta gero, behin betiko testua prestatu da, izapidetzen ari dena Gobernu Kontseilura bidaltzeko eta hark onartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan