Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Dekretu-proiektua, zeinaren bidez Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko ganberen hauteskunde-prozedura arautzen baita.

Eu
Eu

Amaitu da ekarpenak egiteko fasea Merkataritza-ganberen hauteskunde-prozedura arautzeko dekretu-proiektuan

2015.eko apirilak 22

Dekretuak hauteskunde-prozesua eta gobernu-organoen osaera arautuko die hauei: Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuetako Ganbera Ofizialari, eta Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei. Egin-eginean ere, ahalmen zabalak ematen zaizkie, eta enpresen zuzeneko ordezkaritza handiagoa sustatzen da, ganberei egiten dizkieten ekarpenen arabera.

Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluak xedatu duenarekin bat etorrita, hauei bidali zitzaien dekretu-proiektuaren testua: merkataritza-ganbarei eurei eta enpresaburuen antolamenduei (CEBEK, SEA, ADEGI, Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Arabako Federazioa, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa). Txostena eskatu zitzaion Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeari, eta testua bidali zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzako Aholku Batzordeari. Gainera, parte hartzeko prozesu bat abiatu zen Irekian, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Jasotako alegazioak eta iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua idatzi da, eta Gobernu Kontseilura bidaltzeko izapide-aldian dago, haren berri izan dezaten eta onar dezaten. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau