
Transexualek sexua berriz esleitzeko prozesu batean daudela egiaztatzeko administrazio-agiriak nola eskuratu arautzen duen dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko aldia amaitu da
Dekretuak aukera emango die transexualei, sexua berriro esleitzeko prozesuak irauten duen bitartean, administrazio-agiri egokiak eskuratu ahal izateko, prozesu horretan integrazio hobea izan dezaten eta sufrimenduko edo diskriminazioko egoerak saihets ditzaten.
Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu-aurreproiektuaren testua eragindako herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta legeak onartzen dituen erakundeei eta elkarteei igorri zitzaien, baita hiru lurralde historikoetako foru-aldundiei, EUDELi eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari ere. Gainera, prozesu parte-hartzaile bat abiatu zen Irekian, herritarren ekarpenak jasotzeko.
Jasotako alegazioak eta kontsultak aztertu ondoren, behin betiko testua idatzi da, eta Gobernu Kontseilura bidaltzeko izapide-aldian dago, haren berri izan dezaten eta onar dezaten.