Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Hotel-establezimenduen antolamendua ezartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen Dekretu-Proiektua

Eu
Eu

Amaitu da hotel-establezimenduen antolamendua ezartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzeko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko aldia

2015.eko otsailak 11

Dekretu horrek turismo arloko araudiaren esparrua garatzen lagunduko du: ezarritako baldintzen ez-betetzeak konpentsatzeko faktoreak zehaztuko ditu; dispentsa eskatzen denean bete beharreko zerbitzu osagarrien gutxieneko ehuneko bat ezarriko du (establezimenduak izan nahi duen kategoriaren arabera), eta dispentsa horietarako muga batzuk zehaztuko ditu. Gainera, baldintza bat ezarriko zaie turismo-empresa guztiei: establezimenduaren publizitate orotan, euren identifikazio-zenbakiak agertu behar du.

Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, dekretu-aurreproiektuaren testua bidali zen turismo-sektorea ordezkatzen duten erakundeetara, Euskadiko Turismoko Aholku Kontseilura, Euskadiko Kontsumoko Aholku Batzordera eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordera, horiek guztiek dekretua lantzeko prozesuan edo derrigorrezko txostenaren idazkuntzan parte har zezaten.  Gainera, parte hartzeko prozesu bati hasiera eman zaio Irekia web-orrian, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Jasotako alegazioak eta iruzkinak aztertuta, behin betiko testua landu da, zeina Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu baitu.  Gero, osorik argitaratuko da EHAAn.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko