Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Amaitu da Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015.eko otsailak 12

Euskal Enplegu Publikoaren Lege berriak lehen aldikoz zabaldu die langile publiko guztiei –lan-itunpekoei zein funtzionarioei– karrera profesionala egiteko aukera, hartara beren jardun profesionalak hala merezi izanez gero, aintzatespen profesionala jaso ahal izan dezaten. Jardun profesionala eta errendimendua edo emaitzen lorpena ebaluatzeko eta baloratzeko sistemak ezarriko dira langileek beren karreran gora egin ahal izan dezaten eta ordain-kondizioak hobetu, lanpostuz aldatu beharrik izan gabe. Garapen profesionalaren hainbat gradu definituko dira, eta horiek gainditu ahala gora egingo dute langileek.

Etorkizuneko Enplegu Publikoaren Legearen lehen testuak foru-aldundien, EUDELen eta Eusko Jaurlaritzaren baterako lana izan du abiapuntu. Lege Aurreproiektu hau jendaurreko informazio-aldian jarri zen EHAAn baita partaidetzarako zein kontsultarako tramitean ere. Kontsulta publikoaren eta alegazioen fase honetan, sindikatu gehienek aurkeztutako alegazioez gain, Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitatearen zein Euskadiko Herri Administrazioan lan egiten duten ehunka pertsonen ekarpenak jaso zituen. Gainera, interesdunen arteko debatea errazago egin ahal izateko eta ekarpenak ere errazago egiteko, Irekian proposamen bat jarri zen eta, bertan, ekarpenak jaso ziren. Ekarpen horiek guztiak legea idazten ari den taldeari eman zitzaizkion.

Alegazioak eta ekarpenak aztertu ondoren, hasierako testua aldatuko da eta onartutakoei zein baztertutakoei buruzko memoria bat egingo da. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, azkenean Gobernu Kontseilura bidaliko da aurreproiektua, hark onets dezan.

 

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau