Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako Landa Garapeneko Programaren Ingurumen Jasangarritasuneko Txostena

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programaren INGURUMENAREN IRAUNKORTASUNARI BURUZKO TXOSTENAri alegazioak egiteko fasea amaituta.

2015.eko urtarrilak 22

Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programa 2014-2020 (LGP) taxutzen lagundu duten helburuek, iraunkortasun-printzipioek eta ingurumen-irizpide estrategikoek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) dute abiapuntu, bai eta Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 (GIEIE) eta Ingurumen Esparru Programa (IEP) ere. Horrela, aipatu funtsaren (LGENF) orientazioa bera dela-eta, Landa Garapenerako Programaren neurriek positiboak eta negatiboak izan daitezkeen ondorioak dituzte ingurumenean, landa-garapenaren lehentasunei eta erreferentziako ingurumen‑helburuei dagokienez egiten duten ekarpenarengatik.

Horregatik, Ingurumenaren Iraunkortasunari buruzko Txostena bi testu hauetan aurreikusitakoaren babesean idatzi da: urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan, zeinaren bidez planen ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen baita (11. art.), eta Ingurumen Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legean (20. art.), eta Landa Garapenerako Programa ingurumeneko ikuspegitik ebaluatzea du helburu.

Txostena idatzi aurretik, Eusko Jaurlaritzako zenbait zuzendaritzari, diputazioei, zenbait erakunderi eta bestelako entitateri eskatu zitzaien euren iritzia. Horren ondoren, jendaurreko informazioaren izapidea bete zen, txostena EHAAn argitaratuz, eta, orobat, proposamen bat zabaldu zen Irekian, herritarren ekarpenak haren bitartez bideratzeko.

Jasotako alegazioak aztertu ondoren, hasierako testua aldatu egingo da, hala balegokio, eta azken dokumentua onartuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau