Premios Elkarlan
Vídeos Lehendakaritza Podcasts
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El Lehendakari asiste al acto organizado con motivo del 60 aniversario de la empresa Korta

20 de diciembre de 2023
Transcripción
(el discurso del lehendakari comenzará en breve) (el discurso del lehendakari comenzará en breve) Ahaldun nagusi andrea, alkate jauna, sailburua, foru diputatua, zaudeten herri agintari eta herri ordezkariok, Korta enpresako arduradunok, Oier, Andima, kontseilukideak, zaudetenak, Esti, Narciso, Kandido eta Joxemari, bai, baina arrebak ere bai eta sendi osoa gogoan zaituztegularik, egun on guztiok. Eskerrik asko 60garren urteurreneko ekitaldi berezi honetara gonbidatzeagatik eta zuen lantokia eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera emateagatik. Zorionak ez dira egunero 60 betetzen. Joxe Mari Korta bai, beti gogoan, baina baita sendi osoa gogoan, ospatu ezazue zuen ibilbide oparoa eta, zintzotasun osoz, beste horrenbeste bete itzazuela. Amets hau, ikusi egin dugun bezela, duela 60 urte hasi zuen Korta familiak, Narciso, Kandido gehitu egin zen Joxe Mari. Beste euskaldun askok bezala, ideia bat buruan izan eta praktikara eramatea erabaki zuten. Seguru naiz, argazkietan ikusi egin dugun bezela, ez zutela erraza izan, baserrian hazi, eta ez zutela erraza izan, ez baita bat ere erraza abiatzeko pauso hori ematea. Gaur, beste behin ere, aurrerapausoa ematea erabakitzen duten pertsona guztiak... guztiak balioan jartzen ditugu. Emaitzaren gainetik, arrakastaren gainetik, ausardia da benetan baloratzen duguna. Bai Narciso eta Kandido hasiera batean eta gero Joxe Marik ausardia hori lehen egunetik erakutsi zuelarik, gazte-gaztetatik. Aberrigintza hitza horrenbeste entzuten den egun hauetan, gure herria beste maila batera eramaten lagundu duzue famili osoak eta laguntzen duzuen. Ekarpen itzela. Isilean, ahotsa altxatu gabe. Besterik gabe, lanean. Oparoa izan nahi duen herri batek zuek bezalako enpresa-emakume eta gizonak behar ditu ezinbestean. Aberastasuna dakarten negozioak behar ditugu. Eezinezkoa baita beste modu batera aurrera egitea. Beraz, bihotzez eskerrik asko. Ez nuen izan Korta Saria ekitaldian egoterik eta halabeharrez, gaurko honetan utzidazue orduan ere esan behar nuena esatea. Durante décadas hemos sufrido a quienes entendieron que la construcción de un país no debía realizarse desde el trabajo, el emprendimiento y el esfuerzo, que en esa construccion no cabían las personas emprendedoras y de empresa, como es la familia Korta, como fue Joxemari. Fueron la mayor lacra de nuestro país, la peor cara del ser humano. El terrorismo es un lastre con el que muchas personas tendrán que cargar el resto de sus vidas. Cuando oímos voces que todavía hoy les justifican o amparan, se nos encoge el corazón, y se nos revuelve nuestro interior. Joxemari, pero toda la familia Korta se convirtió, muy a su pesar, en símbolo de la libertad y de la democracia. Defendió el diálogo y el entendimiento entre diferentes. Incansables trabajadores, tenaces, exigentes y a la vez generosos. Joxemari fue una persona entregada a las demás, dispuesto a ayudar a todo el mundo. Hoy volvemos a mostrarle nuestro reconocimiento y aprecio, como lo hemos hecho antes de entrar a la fábrica, a la empresa, al taller. Beraz, hainbat hamarkadatan sufritu egin dugu herrialde baten eraikuntza, lana, ekintzailetza eta esfortzua oinarri hartuta egin behar ez zela ulertu zutenak. Eraikuntza horretan ez zirela sartzen Korta familia bezalakoak, edo, kasuan kasu, Joxemari bezalako pertsona ekintzaileak eta enpresakoak. Gure herrialdeko gaitzik handiena izan ziren. Gizakiaren aurpegirik txarrena. Terrorismoa, beraz, oztopo bat da eta jende askok bere bizitza osoa egin beharko du hori pairatzen. Gaur egun ere, justifikatzen edo babesten dituzten ahotsak entzuten ditugunean, bihotza uzkurtu eta gure barruan nahasten zaigu. Joxemari bere gogoz kontra, askatasunaren eta demokraziaren sinbolo bihurtu zen. Desberdinen arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea defendatu zuen. Langile nekaezina, familia osoa bezala, tematia, zorrotza eta aldi berean eskuzabala. Besteei emandako pertsona bat, mundu guztiari laguntzeko prest. Gaur berriz ere beraz, gure aintzatespena eta estimua adierazi nahi dizkizuegu Joxemari eta baita berarekin batera, familia osoari, Korta familia osoari. Miramos al futuro. Lo hacemos con la ilusión que la familia Korta, que Joxemari, él mismo contagiaba. Euskadi crece y prospera. Nuestro país avanza y lo hace gracias a personas emprendedoras que cada día comenzáis un sueño, que lleváis a la práctica con valentía esa idea que barrunta en su interior o barruntáis en su interior desde hace tiempo. Aplaudimos el paso que dáis y que dan todas las personas emprendedoras y les animamos a que persigan su sueño. El Gobierno Vasco, la Diputación Foral de Gipuzkoa, todas las instituciones, creemos en vosotras y en vosotros. Queremos ser esa mano tendida en vuestros comienzos y esa puerta a la que tocar si, lamentablemente, las cosas no salen como una o uno espera. Por eso iniciaremos el próximo año 2024 poniendo en marcha el nuevo Plan de Ayudas a Pequeñas y Medianas Empresas. Una iniciativa dirigida a las personas que forman parte del motor de Euskadi. Bukatzera noa. Seguru naiz Korta familia hala izango zaretela eta Joxemari ere harro egongo zela bere baserrian, etxekoekin batera sortutako amets hura gaur zertan bihurtu den ikustean: enpresa lehiakor eta eredugarria, etorkizunera begira dagoena. Harro ere zuen aberriaz eta bere aberria, Joxemarirena ere, zertan bihurtu den ikustean: XXIgarren mendeari ilusioz eta konplexurik gabe begiratzen dion herria. Beraz, Korta enpresa eta Korta familia osatzen duzuenok, eskerrik asko guztioi eta berriz ere zorionak lehen 60. urte hauengatik. Eskerrik asko.o.
Todavía no hay comentarios
  •  usuario
Cargos asistentes al acto
(XII legislatura 2020 - 2024)