Vídeos Lehendakaritza Podcasts
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El Lehendakari Iñigo Urkullu da inicio al curso escolar 2023-2024

7 de septiembre de 2023
Transcripción
(Musika) . . Herri agintariak garen, Txomin Aresti, eskolako zuzendari, Ibon, eta baita zuzendaritza, Ikasketa Buru eta Guraso elkarkideok ere bai, jaun andreok guztiok, egun on! Eta benetan desio dut gaurko ekitaldi hau zuen etorkizunerako proiektu berrientzako ere hasiera bat izatea. Lehen eguna beti da berezia. Berezia ikasle eta irakasleentzako ere. Irailean bete-betean sartuta gaude eta, iraila, hezkuntzaren hilabetea dugu. Erronkaz betetako ikasturtea dugu aurrean. Ziur naiz poztasun handiak emango dizkigula; baina, aldi berean, ahalegin handia eskatuko digu guztioi. Guztiok dugu hezkuntzaren eta hezkuntzarekin lotura. Azken finean, gizarte osoa da hezkuntza sistemaren parte. Eta hezkuntza sistemak berebiziko garrantzia du gure gizartean eta gure gizartearen izaeran eta norabidean. Beraz, zeinen garrantzitsua den gure haurrei eta nerabeei eta gazteei kalitate oberenako hezkuntza ematea. Ezinbestekoa da gure hezkuntza sistema zuhaitz zabal bat da, enbor sendoa eta adar asko dituena. Ikusi dugu hemen logoa, Txomin Belarra ere. Hezkuntza sistema bera zuhaitz zabal bat da. Zero urtetik hasi eta bizitza osoan zehar, denok gara ikasle, denok gara ikasle. Eta ikasle bakoitzak bere adarra izango du zain. Bizitzan zehar ikasteko beharra, nahia eta ilusioa asetzeko asmoarekin. Guztion nahia da zuhaitz hori sendo mantentzea; eta gure ardura da estrategia amankomuna lideratzea, baliabideak bermatzea eta etengabeko hobekuntza bultzatzea. Hori da gizarteak egin digu mandatua, gogoz eta ilusioz hartzen duguna. Ondo dakit irakaslea eta irakasle izatea zer den. Egia da, denbora bat daramat zirkuitutik kanpo, baina ondo baino hobeto dakit baliabide egokiak eskura izatea zer den, bai pertsonalak eta baita materialak ere. Horiek hezkuntza sistemaren eskura jartzeko ahalegin guztia egiten dugu, errealitatearen printzipioa beti gure politiken erdigunean jarrita. Hori bai, zeregin horretan gaude eta hobetu beharrekoak identifikatuta ditugu. Jakin badakigu irakasleen egonkortzeak on egingo diela ikastetxeei. Horren bidez, klaustroak egonkortu egiten dira eta ikastetxeak bultzatu nahi duen hezkuntza proiektua sendotu egiten da. Helburu horrekin, ikasturte honetan 3300 irakasle gehiagok lortuko dute eta lortu dute euren egoera egonkortzea. Eta horrekin batera, 600 irakasle lanetan handitu ditu edo handitu dugu plantilla. Gainera, lan eskaintza publiko berri bat martxan dago, urrian egingo da, 1800 plaza gehiago egonkortzeko. Beraz, 3300 gehi 1000 eta zortzirehun. Eta handitu egin dugu 600 irakasleetan. Badakigu norbanakoan gero eta zentratuagoa dagoen hezkuntza eskaini behar dugula. Helburu horretan ari gara lanean, ikasle bakoitzaren beharrizanei erantzun zuzena emanez. Edota gure hezkuntza eguneratzeko beharra dugu, Besteak beste, hezkuntza indartsuago baten alde egin behar dugu, aukera berdintasunak bermatzen dituena, guztion inplikazioa eskatzen duena. Hau gizarte osoaren helburu bat da. Bide horretan, Legebiltzarrak eskatu digu gure hezkuntza araudia indartzea, eguneratzea, eta hori da, hain zuzen ere, egin duguna. Dakizuenez, Legebiltzarrean dago jada Eusko Jaurlaritzak onartutako Hezkuntza lege proiektua. Legebiltzar taldeek lan handia egin dute lege horren inguruan, eta espero dugu datozen hilabeteetan hezkuntza lege berri, sendo eta adostua izatea. Necesitamos una ley de Educación. La necesitamos por una sencilla razón: nuestras alumnas y alumnos, hijas e hijos, nietos y nietos merecen nuevas oportunidades, nuevas herramientas para que todas y todos y todos y cada uno de los centros ofrezcan el mejor servicio posible a todo el alumnado. Este es nuestro principal objetivo. Dotar del mejor marco a nuestro sistema educativo para ofrecer la mejor educación a nuestro alcance. No escatimaremos esfuerzos en este sentido. No digo nada nuevo al admitir que nuestros recursos son finitos. Lo son como los de cualquier familia, porque no debemos olvidar que el Gobierno gestiona los recursos de esta gran familia que es nuestro país . Debemos mantener un equilibrio, un equilibrio entre todas nuestras prioridades, entre nuestros gastos e inversiones, entre todos y cada uno de los ámbitos. Debemos mantener siempre el principio de realismo para no hipotecar el futuro de nuestro país. Euskal hezkuntza sistema prest dago ikasturte berriari hasiera emateko, eta irakasleen lana eta gogoa beharrezkoak izango dira, beste behin ere. Badakigu prest zaudetela. Hezkuntzako profesionalen eskuetatik haur, gazte eta nerabe ugari pasako dira, eta, hein handi batean hauen etorkizuna eskoletan hasiko da forma hartzen. Lanbide gutxi izango dira, beraz, hain erantzunkizun handikoak, Eta hau goraipatu nahi dut. Gu guztion babesa izango duzue lana aurrera ateratzeko. Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu hezkuntza eskubidea bermatzeko baliabide guztiak jarriz eta une oro beharrezkoak diren erabakiak hartuz. Ikasturte honetan, besteak beste, hiru urtetik aurrerako umek ingelesa ikasteko aukera izango dute, Lehen aldiz. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ratioak jaitsi ditugu, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan tutoretza bakoitza jarriko dugu 20 ikasletik gorako taldeetan. Gure ikasleen eta familien ongizatea Ibonek aipatu du. Ongizatea, gure ikasleen eta familien ongizatea eta konfiantza egunero irabazten jarraitu nahi dugu. Seguru nago ikasturte bikaina dugula aurretik, erronkaz josia eta aukeraz betea aprobetxa dezagun. Eskerrik asko. (Musika)
Todavía no hay comentarios
  •  usuario
    ¿Algo que decir?… comenta este vídeo
Cargos asistentes al acto