Día Mundial de lucha contra el cáncer de mama
Vídeos Lehendakaritza Podcasts
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El Lehendakari destaca el crecimiento económico y la creación de empleo de Euskadi en los últimos diez años

28 de marzo de 2023
Transcripción
Lehenik eta behin, eskerrak emanez da bilera honetan parte hartzeagatik, hain laburra izan den parte hartze honetan, baita aurkezpenengatik eta izandako azalpenengatik. Berpiztu, Lehentasunezko Jarduketa Zonaldeak ikusi egin dugun bezela, eta Euskadi Next Programen bilakaera, egoera, emaitzak eta prebisioak ezagutu ditugu. Lehen aipatu egin den bezela, ondo dakizuenez, duela hamar urte, 2013an hain zuzen ere, eta hor daukagu pantailan, onartu genuen Ekonomia eta Enplegua suspertzeko lehenengo Programa. Hau zen, eta izaten jarraitzen du, partekatzen dugun lehentasuna. Askotan, komenigarria izaten da begirada atzerago botatzea nondik gentozen ikusteko eta gaur egun non gauden hobeto baloratzeko, eta gaurko bilera ariketa hori eginez amaituko dugu. Hamar urte hauek, denok dakigun bezala, gogorrak izan dira edo izaten ari dira. 2013an krisi finantzario globalaren eragina jasatzen ari ginen, ekonomian eta lan-munduan ondorio larriak izan zituenak eta handik aurrera ere hainbat krisi jasan eta ezagutu ditugu: Brexit-a, errefuxiatuen krisia ere bai 2015ean, pandemia, Ukrainako inbasioa, krisi energetikoa edo inflazioa, besteak beste. Hala eta guztiz ere, denon artean, ehun ekonomikoarekin eta baita hor ikusten den, nolabait, hor ez da azpimarratzen, baina baita hirugarren sektorearekin batera, auzolanean, krisi horiek gainditzeko ahalmena erakutsi dugu. Hamar urte ondoren, 2013tik gaurkora baldin badatoz, datuak onak dira. Euskadi azken hamar urte hauetan hazi egin da eta enplegua sortu egin da. Gure egoera, beraz, positiboa da. La evolución económica y social, tal y como vemos en estos últimos diez años ha sido positiva. Yo destacaría: El producto interior Bruto de Euskadi ha aumentado un 30%. La producción industrial ha crecido un 31%. Las exportaciones han crecido un 57%, y han superado también los 32.000 millones de euros. Contamos también con 400 empresas más que hace diez años. Y todo ello se ha conseguido reduciendo el déficit en un 144%. Hemos sido capaces de hacer frente así a nuestra deuda, y además hemos contribuido a generar empleo. Lehen aipatu bezela, langabezia tasa %43an gutxitu dugu azken hamar urte hauetan. Gure helburua %10tik jaistea zen eta gaur egun, zortzi eta erdian dago. Gizarte Segurantzan dugun afiliazio maila historian izan dugun handiena da eta milioi bat pertsonetara iristeko aukera posiblea da. Eta Lanbiden, gaur egun, duela 10 urte baino 57.000 lagun gutxiago dago izena emanda, hau da, %33 gutxiago. Datuak, beraz, esan bezala, oso positiboak dira. Euskadin ekonomia eta enplegua BERPIZTU egin dela edo egin direla nabaria da, eta hala ere, badugu zertan hobetu eta hobetzen jarraitu behar dugu. Ezin gara orain arte hemen eman diren azalpenak entzunda, ezin gara honetan geratu, eta lehiakortasuna eta kalitatezko enpleguak direlarik helburu hori indartzen jarraitu behar dugu. dugu.
Todavía no hay comentarios
  •  usuario
Cargos asistentes al acto
(XII legislatura 2020 - 2024)