0
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.
El Lehendakari apuesta en la reunión del Consejo Asesor del Euskera por la necesidad de seguir reforzando de forma integral la oferta en euskera en todos los ámbitos
Transcripción
(lehendakariaren hitzaldia laster hasiko da)
Sailburua, saileko ordezkariok, Batzorde
kideok guztiok, jaun-andreok, arratsalde on
eta ongietorriak. Euskararen
Nazioarteko Eguna ospatu berri dugu
eta denok dugu gogoan haren
ospakizunetan Euskararen Legearen
berrogeigarren urteurrenak izan zuen oihartzuna.
Osagai ugari ditu onespen horrek,
baina adostasuna berezko eremu duen
Batzorde honetan, adostasuna bera da,
osagai horietan aipagarriena.
Izan ere, begien bistakoa hau
bilakatzeraino egin du bidea gaur
denon ondarea den uste errotuak:
adostasuna eta eraginkortasun
inklusiboa oinarri dituen
gizartegintza aurreratuaren osagarri
ezinbestekoa da euskararen
biziberritzeko ahalegina.
Euskal gizartearen komunitate irizpide
sendoenen artean lehentasunezko
tokia bereganatu du printzipio horrek.
Munduan, gaur erabateko lege denez,
etengabeko aldaketa egoeran bizi da
gure gizartea eta bere baitan
gauzatzen diren prozesuak etengabe
berraztertzeko premia du, baita
euskararen biziberritzearen alorrean ere.
Euskal gizartearen osaera ez da duela
berrogei urtekoa. Oso bereziki gure
gazteen bizimoduari dagokionez, eta
zer esanik ez komunikazio eta
harreman moldeei dagokienez.
Badakigu aldaketa bera izango dela
dinamika sozialen konstante bat.
Beste horrenbeste aurreikus
dezakegu euskara biziberritzeko
langintzari buruz. Maiz aipatzen ari
gara ezagutza eta erabileraren
arteko zubigintza. Horretan ari gara
hausnarketa jarraituan, eremu eta alor askotan.
Erabilerarako esparru eta aukerak
irabaztea erronka nagusi dugun
honetan, ezinbestekoa dugu pertsonen
bizi baldintzak, ohiturak, ahalmenak
eta aukerak kontuan hartzea,
horietan euskara ohikotasunez
txertatzeko bidea urratzeko
proposamenak egiterakoan.
Oso bereziki gazteei dagokienez.
Adostasuna, eraginkortasuna eta
ikuspegi inklusiboa dira Euskararen
Legeak abian jarri zuen ibilbidearen
zutabe sendoenak.
Orain, haien arteko sintesi
berritzaile bat saiatzea dagokigu.
Gizarte eleaniztun batean
ezinbestekoagoa da hiru zutabe
horien arteko sintesia kontuan
izatea. Bereziki zaindu behar baita
helburuaren beraren
erakargarritasuna, euskararekiko
esperientziaren erakargarritasuna, alegia.
Euskal hiztunaren autoestimuarekin batera,
nagusiki, berriz ere, gazteengan.
Euskaraz ere bizitzeak erosoa
gertatu behar du eta herritarren
premiei egoki erantzuteko nahikotasuna
bermatu behar du modu progresiboan.
Euskararen unibertsoak gero eta
aukera sendoagoak eskaintzen ditu
bide horretan aurrera egiten
jarraitzeko. Modu integralean
jarraitu behar da alor guztietako
euskararen eskaintza indartzen,
kultura eta aisialdiaren alorretan
bezala, lan munduaren edo
herritarren parte-hartze sistemetan ere.
Horrelakoetan jokatuko dugu
aurrerantzean eleaniztasun
orekatuaren partida. Zehatzago
esanda, euskaraz ere bizitzeko gai
diren herritarrek osaturiko euskal
gizarte batean hizkuntza hautua modu
eraginkor eta jasangarria bermatzeko partida.
Duela berrogei urte Euskararen Legeak
finkaturiko oinarriaren gainean
egiten hasi ginen eraikinak babes egokia
eskaini dio euskararen aldeko lanari.
Emaitza deigarriak eskuratu
ditu euskal gizarteak bere
ahaleginaren ordainetan.
Etorkizunari begira, funtzionalitate
berriak erantsi beharko dizkiogu
eraikinari, erabileraren erronkari
eraginkortasunez aurre egingo badiogu.
Orain arte bezala jokatuz:
urratsez urrats sendo, ez jauzi zorotan,
aurrera eginez, eta oso argi
izanik euskarak ezin duela inor atzean utzi.
Xede horrekin, ongi etorriak eta
eskerrik asko zuen ekarpenangatik!nangatik!