0
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.
El Lehendakari llama a convertir las transiciones verde, digital y demográfico-social en oportunidad y seguir construyendo futuro a través del trabajo en común
Transcripción
(el discurso del lehendakari comenzará en breve)
Gipuzkoako ahaldun nagusia,
Eusko Legebiltzar buru andrea,
Gipuzkoako Batzar Nagusietako buru jauna,
herri agintari, herri ordezkariok,
batez ere Gipuzkoako Foru Aldundia
ordezkatzen duzuen guztiok,
unibertsitateetako errektoreak,
jaun andreok guztiok, egun on eta
eskerrik asko hausnarketarako
espazio hau eraikitzeagatik eta zuen
gonbidapenagatik, Markel
ahaldun nagusi jauna.
"Etorkizuna eraikiz" Gipuzkoaren
eraldaketaren motorea da,
Erakusketan ikusi dugun bezela,
hitzak eta ekintzak uztartzen dituena.
Etengabe eraldatzen ari den mundu
batetan bizi gara.
Eraldaketa orokorra da, globala,
ziurgabetasunez betea eta azkarra.
Horren aurrean, antolatu duzuen lan
jardunaldi honek babesleku bat
eskaintzen digu: gelditzeko.
pentsatzeko, ezagutzeko,
partekatzeko, irudikatzeko eta
ekiten jarraitzeko.
Elkarrekin ari gara eta elkarrekin
jorratu behar dugu bidea:
erakundeok, enpresok eta gizarteak.
Diagnostikoa partekatuz, estrategia
adostuz, ekintzak martxan jarriz,
ebaluatuz eta hobetuz.
Gaur ekarpen, elkarrizketa eta
eztabaida hauei esker sortuko diren
ideiak, proiektu eta errealitate
bihurtuko dituzue "etorkizuna eraikiz"
lanabesaren bitartez.
Herri helburu bera partekatzen dugu:
jarduera ekonomikoa suspertzea eta
enplegu-aukerak sortzen laguntzea,
bereziki gazteei begira, gizarte
kohesioa sustatzeko eta bermatzeko.
Helburu horrek etorkizuneko
ikuspegia eta ekintzarako plangintza
uztartzea eskatzen digu.
Alde batetik, euskal erakundeen
lehentasuna egonkortasuna bermatzea
izan da. Horrekin batera, eta
oinarri hori hartuta, erakundeetan,
enpresa munduan,
baita gizartean, unibertsitatean eta
ekosistema zientifiko-teknologikoan
2030erako ditugun erronkak
finkatu ditugu.
Erronka teknologiko-digitala, energia
eta ingurumen erronka, eta erronka
demografikoa eta sanitario soziala.
Hiru erronka horiek aukera bihurtu
nahi ditugu.
Bide horretan emandako urrats
sendoak erakusketan ikusi ditugu.
Bide horretan ere, Berpiztu programa
adibide bat da. Berpiztu covid
pandemiak sortutako krisi ekonomikoa
eta enplegu krisia gainditzeko
erakundeen artean landutako
erantzuna da.
Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru
aldundiek 2020ko irailaren 29an
gure konpromisoa aurkeztu genuen:
galdutako enplegu guztiak
berreskuratzea eta langabezia tasa
% 10etik behera jeistea.
Berpiztu ere “etorkizuna eraikiz”
filosofiaren parte da:
lehentasunezko konpromiso errealista da,
hasieratik parte hartzeari
irekita dagoen programa eta gizarte
eta ekonomia ehunarekin garatuko duguna.
Berpiztu hiru trantsizio globalekin
lerrokatuta dago eta proiektu
zehatzetan inbertitzen du.
Hitzak eta ekintzak: 180 milioi euro
bideratu ditugu lehentasunezko
jarduera eremuetara eta besteak
beste, honako proiektu hauetan parte
hartzen dugu. Adinberri 6 milioi
euroko inbertsioarekin zahartze
aktiboaren inguruan.
Gizarte-politikei aplikatzeaz gain,
ikerketa proiektuetarako eta teknologia
berrietarako ekintza-gune bat da.
Ekintza-gunea “silver economy” arloan.
Albaola bi milioi eta erdi
euroko inbertsioarekin.
Adibide bat da, non etorkizunari
buruzko hausnarketak industria
tradizionalak berreskuratzea
proposatzen du. Gure kultura-ondarea
nortasun ezaugarria da, baita
ekonomia suspertzeko aukera ere.
Oarsoaldean jarduketak bultzatzen ari gara,
24 milioi euroko inbertsioarekin,
Arditurriko bide berdea,
Industrialde berriak,
Pasaiako Ekonomia Urdinaren Poloa
edo “Elkarrekin Lanean” proiektua.
El Plan Berpiztu responde a la
filosofia "etorkizuna eraikiz"
a través de iniciativas y proyectos
concretos. En el periodo 2020-2022
ha incentivado inversiones por
importe de 8.400 millones de euros y
ha dinamizado la contratación de
89.000 empleos, 15.000 a personas
jóvenes a través del Plan de Choque
de Empleo Juvenil.
Estos cuatro años Berpiztu va a
dinamizar inversiones por importe
de 14.100 millones de euros e
incentivará a un total de 155.000 empleos.
Iniciativas, hechos, proyectos
concretos que responden al modelo
"etorkizuna eraikiz". Un modelo que
está impulsando una nueva cultura de
relaciones institucionales,
políticas y de participación de la
sociedad, compartiendo un
diagnóstico y una estrategia,
sumando fuerzas desde una nueva
óptica de innovación social que
contribuye a los objetivos de
desarrollo sostenible y a la Agenda 2030
Gure eredua da: auzolanaren
lankidetzaren bidez, etorkizuna
eraikitzen jarraitzea. Gure
ikuspegia globala da eta testuinguru
horretan, hamarkada honetan, herri
bezela anbizio handiko helburu jakin
eta partekatu batzuk lortu nahi
ditugu. Herri solidarioa izatea.
Langabezia %6-ra jaistea.
Euskadi karbonoz neutroa den
lurraldea bihurtzea. Berrikuntzan
Europarekin konbergentzia lortzea
eta herri aitzindari izatea.
Eta Europako eskualde oparoenen
artean kokatzea.
Helburu hauek lortzeko erakunde,
enpresa mundu, unibertsitate eta
gizartearen indar guztiak elkartu
behar ditugu. Hori da gaur
partekatzen dugun helburua, hori da
etorkizuna eraikiz-en sakoneko esan nahia.
"Etorkizuna eraikiz" ekarpen
garrantzitsua egiten ari da gizarte
berrikuntzan eta kultura politiko
berri baten mesedetan. Eskerrik asko
jardunaldi honen bidez lehen mailako
xede hau bultzatzen jarraitzeagatik.raitzeagatik.