0
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.
El Lehendakari visita la sede de ELKAR con motivo de su 50 aniversario
Transcripción
(elkar agurtzen dute)
Euskara
ELKAR-en arduradun eta kideok,
herri agintariok, sailburuok,
jaun andreok, egun on.
Zorionak hasteko,
mende erdi honetako
ibilbide oparoarengatik
eta eskerrik asko zuen
gonbidapenagatik.
Elkar Fundazioaren sortze gutunetik
jasotako hiru hitz erabiliko ditut:
Elkar, elkar-eragintza
eta elkarlana.
Elkar. Euskal liburu
eta kantuen argitaldariak. Elkar.
Euskara eta euskal kultura sortu,
garatu, zabaldu
eta indartu nahi duten
guztien lankidetza bultzatzea
du helburu eta egitasmo.
Bultzada hori hasiera-hasieratik
eman zenuten. Garai zail haietan
1972garren urtean, frankismo garaian.
Berez, Iparraldetik Hegoaldera
iritsi zen ELKAR eta
hango liburu eta kantuekin batera,
"askatasunaren senidetasunaren eta
berdintasunaren" gogoa eta
asmoa ere iritsi zen gure artera.
Elkar eta elkar eragintza.
Euskara eta euskal kultura izan
dira elkarren ardatza,
egitasmo eta helburu nagusia.
Baina ez bakarra.
Hasiera-hasieratik izan duzue
argi kulturaren aldeko lanak
enpresa egitura
sendo bat behar zuela oinarri.
Kementsu saiatu zarete horretan.
Kulturaren arloan duzuen
konpromisoa baztertu gabe.
Enpresa ikuspegia sendotu duzue
zentzurik hoberenean.
Inbertsioa ahalegin handia egin
duzue sorkuntza eta kultura
industriaren arloan
Euskadin dugun enpresarik
garrantzitsuenetako bat zarete,
eta garrantzi handia hartu duzue
gure herritik kanpora ere zuen
negozio jarduera den
eta jardunaren bitartez.
Prozesuaren buruan lortzen
dituzuen irabazi guztiak gainera,
enpresa-egiturak eta produktuak
indartzeko erabiltzen dituzue.
Bide batez, gaurko honetan
hedabideetan oihartzun gutxi
izaten duenetariko albiste bat
goraipatu nahi dut. Atzo EIT-k,
Europako Berrikuntza
eta Teknologia Institutuak,
Euskampusek, Eusko Jaurlaritzak
eta Teknaliak aurkeztutako
proiektua aukeratu zuen
sorkuntza eta kultura-industriak
bultzatzeko.
Bide honetan jarraitu behar dugu
auzolanaren
eta berrikuntzaren bidez
gure kultura indartzen
eta zabaltzen.
Elkar, elkar-eragintza
eta elkarlana.
Euskal kulturak eta euskarak
guztion konpromisoa, ekarpena,
atxikimendua, laguntza behar
eta merezi ditu.
ELKAR-ek ez du bere
egitekoa bakar lanean soilik
ulertzen eta soilik ulertzen.
Horregatik,
ekintza propioak bultzatzeaz gain,
elkarlanean kultura-ekintzak
bideratzen eta bultzatzen ditu.
Zuen 50 urteetako ibilbidean
izpiritu hori erakutsi duzue,
elkarlanaren bidez,
hartu emanak sustatuz
eta gure gizartean sormena
sustraituz.
Jaurlaritzan auzolana deitzen diogu
eta eragile publiko
eta pribatuen arteko
elkarlanari buruz ari gara
hitz horren bitartez. Bidelagun
izan zaituztegu askotan elkarlan
edo auzolan horretan.
Aurrerantzean ere
horrela izatea itxaro du. Gaur,
mende erdi honetan ELKAR sortu,
zabaldu, bultzatu eta etengabe
berritu duzuen elkarkide guztioi,
zorionak eta eskerrik asko
euskara eta euskal kultura
garatzeko eta indartzeko egindako
ahaleginagatik.
Zorionak eta eskerrik asko ELKAR
eta urte askotarakoo