(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El Lehendakari entrega a 31 centros escolares del País Vasco el certificado de “Escuela Sostenible”

7 de junio de 2022
Transcripción
Sailburuok, irakasle eta ikasleok, koordinatzaileok baita Udal herrietatik etorritako alkate, alkatesa, zinegotzi, herri agintari, herri ordezkariok, jaun andreok guztiok, egun on. Gaur ospakizun eguna dugu. Batetik, hiru urteren ondoren, Jose Anek esan duen bezela, berriz, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna Urdaibain elkarrekin ospatzeko aukera izan dugu, igandean izan zen eguna, baina gaur dagokigu guri ospatzea. Bestetik, zuen ikastetxean jasangarritasunaren alde egiten duzuen lanak fruitua eman du: Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria eskuratu duzue edo berritu egin duzue. Zuetariko batzuk ere lehenagotik ere hartu da edo jasoa duzuelako. Zuoi guztioi zorionak eta eskerrik asko benetan bihotzez. Badakit ez dela lan erraza. Baina gaurkoan jakin behar duzue ikastetxeak isilean egiten duzuen lanak eta erakusten duzuen konpromisoak gizarte jasangarri berri bati ateak irekitzen dizkiola. Ateak irekiz eredu bat zarete eta zuen ekina ingurumenarekiko errespetuan heziko den belaunaldi berrietan errotuko da, ziur naiz eta ziur gara. Dena den, ez dezagun soilik etorkizunera begiratu. Pandemiak edota klima larrialdiak ohartarazpen bat dira. Erakusten digute ez gaudela denbora alferrik galtzeko unean. Ingurumena zaintzea guztion ardura da. Bihar eta gaur ere bai. Horregatik, gaur ingurumen hezkuntzaren garrantzia azpimarratu nahi izan dugu. Bide horretan, Europa mailan babestuak dauden 55 Babes Bereziko Eremu ditugu izendatuak, bai eta hainbat Ekoetxe ere. Bertan, gizarteari eta ikastetxeei naturara gerturatzeko eta ingurumen hezkuntzan sakontzeko baliabideak eskaintzen ditugu. Horrekin batera, Eskola 2030... Eskola 2030 Agenda ere martxan da, Ingurugelaren bitartez hogei urtez hainbat ikastetxetara iritsi da. Egun 482 partaide ditu, hau da, Euskadiko ikastetxeen bi heren, inoizko kopururik altuena. Hori guztia posible da hainbat eragile ezberdinen arteko lankidetzari esker. Denon artean, Udalsarea... Udalsarea-rekin elkarlanean, jasangarritasunaren kultura sustraitzen eta zabaltzen ari gara. Kultura berri horren parte zarete zuek ere. Aitzindariak zarete. Jakitun gara era askotakoak direla urtez urte lantzen dituzuen gaiak. Hiri jasangarriagoak sortzeko, biodibertsitatearen zaintza bermatzeko, edota genero berdintasuna helburu dugula, garatzen dituzuen ingurumen ekimenak antolatzeko. Arlo guzti hauetan ereindako haziak fruitua ematen ari da. Ahalegin hori eskertzen dizuegu, izan ere, ingurumena gure lurraldeko barne balio garrantzitsu bat da. Aisialdirako ez ezik, gure ongizaterako eta biziraupenerako bermea. Euskadin ingurumenarekin dugun konpromisoa nabarmenduz gaur Europatik berri garrantzitsu bat jaso dugu. Europar Batasunak Euskadi aukeratu du "Klima Aldaketara egokitzeko misioan" parte hartzeko. Misio honen partaide izateak orain arte egin dugun ibilbidea aitortzen du eta horrekin batera, aukera berriak irekitzen dizkigu. Aukerak ekinbide berritzaileak martxan jartzeko eta inbertsioak erakartzeko. La Comisión Europea ha seleccionado hoy Euskadi para formar parte de la "Misión de Adaptación al Cambio Climático." Las misiones de la Unión Europea por su propia naturaleza, sustentan la innovación y el cambio. Participar en esta misión facilitará la atracción de financiación e inversiones privadas hacia las actividades innovadoras existentes, y además impulsará la creación de nuevas iniciativas para avanzar en el crecimiento sostenible europeo, mejorando así la calidad de vida cotidiana de todas las personas. Europa reconoce la ambición de Euskadi por convertirse en un país resiliente al clima para el año 2030. Amaitzera noa. Euskadin helburu hori sustatzen dugu eta eredu bat dugu: Gizarte Garapen Jasangarria. Honen bidez gizarte justu eta iraunkor bat eraikitzen jarraitu behar dugu. Gaur bide horretan egin duzuen ibilbidea eskertzen eta aitortzen dugu. Esan dudan bezala, ikastetxe, irakasle, ikasle, koordinatzaile, eredu bat zarete. Zorionak berriz, gero eta jasangarriagoak izateagatik zuen eguneroko jardueran. Jarrai ezazue lanean mundu mailako helburu horietan. Zuen lorpenen bidez euskal gizarte osoa laguntzen ari zarete etorkizun iraunkorraren bidetik aurrera egiten. Beraz, zorionak bai, baina baita bereziki, eskerrik asko. (inaudible)dible)
Todavía no hay comentarios
  • ¿Algo que decir?… comenta este vídeo
Cargos asistentes al acto