Vídeos Lehendakaritza Itunes
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El Lehendakari Iñigo Urkullu destaca la importancia de la Azoka de Durango como “escaparate”, “punto de encuentro” y “gran plaza de la cultura vasca”

5 de diciembre de 2019
Transcripción
(agurrak)
Herri agintariok, herri ordezkariok,
Hego Euskaditik etorritakoordezkari guztiok,
beraz, Nafarroatik etorritakoa,sailburua, ongietorria.
Durangoko Azokaren arduradun eta kideok,beraz, Gerediaga elkartearen presidente
eta kideok batez ere, gaurko honetan,arratsalde on.
1965ean, lehenengo Liburu eta DiskaAzoka antolatu zenean, dena zegoen
egiteko, askotan esan egin dugu. Artean,lau urte falta ziren Saizarbitoriak
egunero hasten delakoargitaratzeko. Bederatzi urte
Mikel Laboak ‘Bat hiru’ aurkezteko;hamaika urte, Itoiz taldea sortzeko.
Artean, besteak beste, hiru urte faltaziren euskara batua sortzeko.
Dena zegoen egiteko, eta nekez imajinazitekeen zer etorriko zen.
Orduan, 15 stand bakarrik jarri ziren.
12, liburuak jasotzeko; 2, diskoetarakoeta azken bat informaziorako.
Euskal kulturaren plazaeraikitzear zegoen.
Harrezkeroztik, etorri diren 54 edizioekematen duten perspektibarekin, Gerediaga
aitzindaria izan zela esan dezakegu. Betidiogu eta gaurkoan ere bai, 54 urte gero,
berriz diogu.
Aitzindaritza horri esker, bidea errezagoizan da. DA. Durangoko Azoka da euskal
kulturarentzat. Urte hauetan zehar euskalkulturaren plaza nagusia eraiki DA.
Plaza zabala eta handia DA. Irekia etaanitza. Plaza hau gure kulturaren birika
bilakatu DA. Sorkuntza hauspotzenduen bizigarria.
Aurten, lehenengo edizioetan bezela,plaza hori gune eroso eta abegikorra
izango da proposamen gazte etaberrientzat. Era berean, euskal
kulturaren plazak badu ohorezko lekubat aurreko sortzaileentzat. Bidea
ireki zuten aitzindari horientzat.Aurten, hiru belaunaldi ezberdinetako
idazleak elkartuko dira, hiru belaunaldiezberdinetakoak. Eta horrekin batera,
Durangoko doinuak inoiz bainoanitzagoak izango dira.
Kirmen Uribek dio kulturak janztenduela gure herria.
Durangori esker, herri jantziagoa eraikidugu, sortzaileagoa, anitzagoa ere bai.
Herri sortzaile eta jantzia nahi dugu.Bere dimentsioan eta neurrian, aitzindari
eta erreferente.
Gaur, orain mende erdi bat ez bezala, denaez dago egiteko, baina asko dugu egiteko.
Gaur, denok dugu argi kultura dela gureherriaren oinarria eta gure herria
janzten duena.
Gaur ere, badakigu kulturakbehar-beharrezkoa duela ikusgarritasuna,
sortzaileek behar-beharrezkodituztela erakusleihoak.
Zorionak, plaza hau eraikitzen lagunduduzuen guztioi. Eskerrik asko plaza hau
osatzen, zaintzen eta hazten laguntzenduzuen guztioi. Euskal kulturak
ezinbestekoa du plaza handia. Betikoaeta berria. Plaza hori Durangoko Azoka DA.
Eskerrik asko.
Todavía no hay comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta este vídeo
Cargos asistentes al acto