Peticiones ciudadanas Administración Pública y Justicia
Es

2011ko orientatzaile poltsaren ardura Lanbidek ez du jada.Eskuduna Funtzio Publikoa da.Zein egoeratan dago:asumituko du,erabiliko,berretsiko

4 de febrero de 2013
0 votos

2

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • 13 de marzo de 2013

    Eskerrik asko erantzunagatik.
    Halere, egoera kezkagarria iruditzen zait. Bizi dogun egoera ekonomiko larriari erantzun egokia emateko, lanerako orientazioaren aldeko apostu irmoa egin beharko lukete eragile publikoek eta hori ahalbidetzeko bideak ahalik eta azkarren artikulatu.

  • Herri Administrazio eta Justizia
    12 de marzo de 2013

    1.- Lanbidek, zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa zuen antolatzeko ahalmenaz baliatuta, lan-orientatzaileen lan-poltsa bat eratu zuen.

    2.- 3/2011 Legean jasotako giza baliabideak eta bitarteko materialak Lanbide erakunde autonomora aldatzeko prozesuan ez zen aurreikusi lan-poltsa ere eskualdatzea.

    3.- Administrazio Orokorreko langileen ordezkaritzarekin izandako negoziazioko mahai sektorialaren 2012ko maiatzaren 2ko saioan, erabaki zen Administrazio Orokorreko poltsarik erabilgarri ez zen bitartean beharrezko kontratazioak Lanbidek zuzenbide pribatuko erakunde publikoa zen garaian sortutako poltsarekin egingo zirela.

    Halaber, mahai sektorialak Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari agindu zion Administrazio Orokorraren lan-orientatzaileen lan-poltsa bat eratzeko modurik onena aztertzeko.

    Aukerak aztertu ondoren, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du orientatzaileen poltsa bat sortzea, horretarako berariazko deialdia eginez. Lanbidek sortutako poltsa erabiltzen jarraitzea ez da egokitzat jo, bi arrazoirengatik nagusiki: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan eta Egailan-en zerbitzuak eskaintzen zituzten orientatzaileak ez daude horren barruan, eta baliteke poltsan sartzeko beharrezko tituluak ezberdinak izatea.

    4.- Poltsak eratzeko irizpideen proposamen bat aurkeztu zen 2012ko irailean Administrazio Orokorreko mahai sektorialean. CCOO eta ELA sindikatuek alegazioak aurkeztu zituzten.

    5.- Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak, alegazioak ikusita, beste poltsa bat sortzeko proiektua etetea erabaki zuen

    Mila esker zure parte-hartzeagatik

    Herri Administrazio eta Justizia Saila