
Moveuskadi konpondu eta GTFS eta bestelako Open Data zuzendu.
Kaixo.
Aurtengo urtarrilean zuen Moveuskadi app-a erroreak ematen hasi zen ibilbideak iradokitzeko garaian, lineak eta ordutegiak desagertzen joan ziren eta momentu batetik aurrera jada ez du ibilbiderik ematen. Hau da, aplikazioaren helburu bakarra ez da betetzen.
Horri buruz galdetuta, operadoreek Open Data Euskadi-ra bolkatu beharreko datuak gaizki zeudela eta horrek errorea sortzen zuela azaldu zidaten...duela urtebete. Open Data horrek, noski, Google Maps bezalako aplikazio pribatuak ere elikatu beharko lituzke, beraz, Google Maps, Apple Maps,...ekin ere ezin duzu A puntutik B puntura joateko garraio publiko bidea bilatu.
Nire adibide konkretuan, Ordiziatik Bilbora lanera joateko, Lurradebus eta Renferen ordutegien PDF artxiboak banan-banan begiratuz diseinatzen nabil ibilbidea urtebetez...nahiko lotsagarria.
Eskari honekin eskatu nahi nizuke, mesedez (benetan jendeak auto pribatua gutxiago erabiltzea eta garraio publikoaren erabilera handitzea nahi baduzue eta, nahi ez baduzue, zuen betebeharra da...) Open Data hori behingoz zuzentzeko eta Moveuskadi app-a funtzionamenduan jartzeko, ze erabiltzaileari erraztasunak eman behar zaizkio, ez deserosotasunak.
Mila esker eta espero dut hilabete honen bueltan gauzak berriz martxan egotea.
Ondo izan!
-
-
7 de noviembre de 2025
Egun on,
Zure hausnarketa eskertzen dizugu. Departamentutik aurrez identifikatu dugu zuk aipatzen duzun gaia, zenbait operadoretako informazioari eragiten diona; horiekin harremanetan gaude konpontzen saiatze aldera. Garraio publiko zerbitzu bakoitzaren arduradunek sortzen eta hirugarrenei ematen dizkiete lineei, ordutegiei, eta abarrei buruzko datuak; MovEuskadi-n oinarritzen diren datuak dira horiek, eta, beraz, akats puntualak gertatzen dira. Nolanahi ere, baieztatzen dizugu aplikazioaren datu gehienak ongi funtzionatzen dutela.
Zure kasuan arrazoi honengatik izan dituzun zailtasunak deitoratzen ditugu, eta baieztatzen dizugu aipatzen duzun kasu bezalako arazo puntualak konpontzeko lanean ari garela.
Eskerrik asko.

