Peticiones ciudadanas Vivienda y Agenda Urbana
qrcode

Emengoentzat ere etxe merke gehiago

Por Patri
28 de octubre de 2025
100 %a favor
2 votos (2/0)

Mileurista asko gara pisu txiki bat ere alokatu ezin garenak ! Venta libreko etxe asko egiten dira baiña emengo jendearentzat soldata basikoakin ez dago etxerik..ta proposatzen det ,,soldatako 35%a etxeak ordaintzea bakarrik ,hutsik dauden etxeak jabeekin akordio bat ,ta Baankuetxeko etxe hutsik ere Prezio merke beintzat horrela denok irabazten . ! Mil esker

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  •  usuario
  • Foto Etxebizitza eta Hiri Agenda
    Etxebizitza eta Hiri Agenda
    28 de octubre de 2025

    Egun on, Patri.

    Lehenik eta behin, eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik.

    Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailetik bat gatoz zure kezkarekin eta zuk emandako datuen errealitatearekin; izan ere, egia da merkatu librean alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko pertsona batek egin behar duen ahalegin ekonomikoa bere diru-sarreren ehuneko erabat onartezinetara iristen dela.

    Horregatik, alokairuko etxebizitza publikoen eskaintza handitzeko lanean ari gara, etxebizitza babestuak sustatuz edo Bizigune programaren bidez merkatu pribatuan bitartekari-lanak eginez. Bi kasuetan, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren % 30 baino gehiago ez da inoiz alokairuan ordainduko. Eta, bestetik, Gaztelagun edo Etxebizitzagatiko Prestazio Ekonomikoa (EPE) bezalako laguntzen bidez. Laguntza horiek merkatu librearen alokairurako laguntza dira, maizterren ahalegina ere modu siginifikatzailean murriztu dadin.

    Ondo izan!