
Euskadiko enpresak kontratatu!!
EAEko erakundeek (Gobernu, Foru Aldundi, Udal...), bereziki EAJren esku daudenak, gero eta maizago kontratatzen dituzte erakundez kanpoko enpresa pribatuak, ikerketak, estudioak edo azterketa teknikoak egiteko. Zer adierazi nahi digute, gure sare publikoko departamendu eta langileen artean ez dagoela lan horiek egiteko gaitasunik? Ala diru publikoa sektore pribatura mugitzeko borondatea dago hor atzean?
ORAINDIK ETA OKERRAGOA, benetan ezinbestekoa denean externalizatzea, zergatik ez dira hemengo enpresak kontratatzen?? Adibide sinple bat: Zenbat udal aldizkari egiten dira EAEtik kanpo? Ez dago hemen inprentatik hori egiteko? Merkeagoa dela esan dezake batek... Eta egia bada ere, gure enpresek ez al dute merezi bultzada hori?
Gaur jakin dugu Madrideko abokatu talde bat kontratatu duela Kultura sailak, gure kulturaren inguruko lan bat egiteko. Benetan, Madridekoa?? Ez al dago Euskal Herria guztian euskal errealitatea hobeto eta hurbilagotik ezagutzen duen talderik hori egiteko? Ezin dut sinetsi!
-
-
5 de junio de 2025
Kaixo Miren
“Sektore Publikoko Kontratuen Legeak (SPKL) lehia askearen printzipioa ezartzen du kontratazio publikoan, eta balizko eskaintzaile guztiek lizitazio-prozesuan parte hartzeko aukera berdinak izatea bermatzen du, lehia eta gardentasuna sustatuz. Hortaz, ezin da parte-hartzea mugatzen duen justifikaziorik gabeko oztoporik ezarri, eta parte-hartzaile guztien arteko tratu-berdintasuna bermatu behar da. Administrazio-kontratazioan ezin da hurbiltasun-eskakizunik ezarri adjudikazio- edo kaudimen-irizpide gisa, izaera diskriminatzailerik ez duela egiazta daitekeenean izan ezik. Lurraldean errotzea ez da kontratuak adjudikatzeko baliozko irizpidea —lizitatzaileak zerbitzuak egin behar diren herrian edo lurralde-esparruan establezimendua edo egoitza izateko eskakizun gisa interpreta daiteke—.
Merkatu-batasunaren bermeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeak, 3. artikuluaren 2. apartatuan, debekatu egiten du operadore ekonomikoaren ezarpenaren edo egoitzaren ondoriozko diskriminazioa zuzenean edo zeharka eragiten duen edozein administrazio-jarduera.
Hori dela eta, kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak lurralde-arloko edozein diskriminazio eragozten du.”