Elecciones 2024
qrcode

Next generation birgaikuntzarako laguntzak LOTSAGARRIA

Por Amaia
22 de febrero de 2024
0 votos

Urte eta erdi itxaroten Eusko Jaurlaritzak, Etxegintzak eta Parvisak eramaten duten Birgaikuntzarako Next Generation eko laguntza jasotzea. Nere expedientea onartuta dago eta oraingoz aurrerapen bat soilik jaso det laguntza moduan 900€ eurokoa, NON DAGO BESTE DIRUA???? Oraingo hontan dokumentu gehiago eskatu didate, berdinak baina hasiera batean eskatzen zutena baina orain digitalki sinatuta, ez dakite zer gehiago eskatu gu herritarrok EZ JASOTZEKO DIRUA. NORA JOAN DA DIRU HORI, hauxe jakin nahiko nuke.
Beraiengana joan naiz eta batetik bestera bidaltzen naute, NAHIKO DA. Hau al da eskeintzen duten GARDENTASUNA, niretzako EZ.
Berriro ordaindu behar izan dut Teknikariari ze lan karga gehitu egin da eta azkenean gehiago kobratu behar dute lan berriak egiteko.
Ez dute betetzen esandakoa hasieran eskatzen zituzten dokumentu denak aurkeztuta ditut, eta orain berriro gehitzen dituzte dokumentu gehiago LOTSAGARRIA.
ESKAERA: BEHINGOZ LAGUNTZA JASOTZEA OSORIK.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  •  usuario
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak saila
    23 de febrero de 2024

    Amaia estimatua,
    Eraikinen eta etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzeko Next Generation EU funtsak bi zatitan ordaintzen dira: lehenengoa, dirulaguntzaren onarpenarekin, aurrerakin gisa, eta bigarrena, obrak egin direla ziurtatu ondoren (horrek dokumentu batzuk aurkeztea dakar).
    Ezohiko laguntza hauek administrazio-prozesu bat eta baliabide publikoak kontrolatzeko prozesu sakon bat dakarte berekin, Europako Batzordeak eta Espainiako Gobernuak ezarritako izapideekin. Ulertzen dugu izapide horiek konplexuak eta errepikakorrak izan daitezkela, baina funts publikoen erabilera egokia bermatzea dute helburu.
    Etxebizitza Sailetik eta, kasu honetan, Donostiako Etxegintza erakunde laguntzailetik, gure asmoa beti da obrak egin direla eta eraginkortasun energetikoaren helburuak bete direla ziurtatzen duten pertsonei laguntzak ahalik eta azkarren ordaintzea, baina aldez aurretik Europako eta Estatuko erakundeek ezarritako urratsak bete behar dira.
    Ondo izan,