Euskadi libre de humo de tabaco
Peticiones ciudadanas Educación
qrcode

Eskoletako sukaldeak berritu

14 de febrero de 2024
50 %a favor
2 votos (1/1)
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.

HezkuntzaSailak hainbat eta hainbat eskoletan sukaldeak ditut, baina hauek berrizteko ardurarik ez du hartzen. Jangelak gero eta zaharragoak dira, mahaiak ta aulkiak ez dira bereizten, ez da jangela margotzen,etabar. Noren ardura da sukaldeak berriztapena? Eta jangelak txukun mantentzeatrena? Jakin badakigu urtero Eusko Jaurlaritzak aurrekontua duela jangeletarako, Nora doa diru hori?
Udalek ez duten bere gain hartzen horrelako ardurarik eta jakina eskolek ez duten gaitasunik ezta aurrekonturik horretarako.
Hezkuntza Sailak bere ardura hartu behar du eta eskolak informatu eman beharreko pausuetaz eta epeak

Argumentos a favor
  • Zer esanik ez menajea berreraikitzeko aurrekonturik ez dagoela ere, eta horrek lan erritmoa igotzera behartzen ditu txandak direla eta, zama fisiko eta psikiko handiagoa eraginez, eta horrek gure osasunean ondorio zuzenak ditu.
    15 de febrero de 2024
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Argumentos en contra
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
2 comentarios
  • Hezkuntza saila
    26 de febrero de 2024

    Kaixo Aitziber,
    2/2006 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera (hamabosgarren xedapen gehigarrian) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan udalei dagokie eraikin horiek kontserbatzea, mantentzea eta zaintzea. Beraz, sukalde eta jantokien mantenua ere udalei dagokie, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan.
    Hori argiturik, gehitu beharrekoa da ikastetxe publiko horietan egiten diren inbertsioen ardura Hezkuntza Sailak hartzen duela. Hau da, ikastetxe publiko bateko sukaldean etxetresna elektrikoak (ontzi-garbigailua, hozkailua…) hondatzen direnean eta konponketarik ez dutenean, berehala aldatzen ditu Hezkuntza Sailak. Edo sukaldeen eraberritze integrala egin beharra dagoenean ere (araudi berrietara egokitzeko, adibidez), Hezkuntza Saila arduratzen da. Gisa honetako hainbat obra egiten ditu urtero Hezkuntza Sailak, baina jantoki eta sukaldeen mantenua udalei dagokie. Une honetan, esaterako, zortzi ikastetxe publikotan ari da Hezkuntza Saila sukalde berria egiten edo lehen zegoena eraberritzeko lanak burutzen.
    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.

  • Foto yolanda formoso
    15 de febrero de 2024

    Zer esanik ez menaje berreraikitzeko aurrekonturik ez dagoela ere, eta horrek lan erritmoa igotzera behartzen ditu txandak direla eta, zama fisiko eta psikiko handiagoa eraginez, eta horrek gure osasunean ondorio zuzenak ditu.

Los comentarios en este documento están cerrados