Euskadi libre de humo de tabaco
Peticiones ciudadanas Educación
qrcode

A2 DIGITALIZAZIO DEIALDI IREKIA

29 de enero de 2024
100 %a favor
1 voto (1/0)
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.

Lotsagarria iruditzen zait urtarrilaren 24an Hezigunetik egin behar zen A2 digitalizazio ikastaroan izena emateko bizi izan genuen egoera. Milaka irakasle lehenengo aukera hau egiteko eta 1500 plaza besterik ez. Behartzen gaituzue gure artean borrokatzera. Jende asko goizeko ordu txikitan behin eta berriz izena ematen saiatzen eta plataforma erorita. Lehentasuna lanean ari diren irakasleak izan beharko lukete edo bestela, plaza gehiago eskeini.
Mesedez, hurrengorako antolatu gauzak beste modu batean nahi dugun guztiok ikastaroa egiteko aukera izan dezagun, jakinda zuek behartzen gaituzuela hau egitera..

Argumentos a favor
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Argumentos en contra
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Un comentario
  • Hezkuntza saila
    5 de febrero de 2024

    Ane Miren agurgarria,

    Pasa den ikasturteko parte-hartze kopurua eta emaitza onak izanik, 2023-2024 ikasturtean, jarraitu dugu gaitasun digitaletan eta curriculumean sakontzeko formakuntza eskaintzen. Oraingoan, aurreko ikasturtean ez bezala, ez da derrigorrezkoa izan gaitasun digitalen gaineko formakuntzarik egitea. Ikastetxeei, aitzitik, aukera eman zaie, borondatez, beraien urteko formakuntza planean txertatzeko A2tik goragoko formakuntza. Hori horrela, ia irakasle gehienek jada A2 eskuratuta izanda, ikastetxe gehienek B1 eskuratzeko 10 orduko formakuntza txertatu dute beraien ikastetxeko ikasturteko formakuntzan. Ikastaro hauetan jada ia 30.000 irakaslek eman dute izena.

    Esan bezala, A2 ikastaroa egitea ez da derrigorrezkoa; norberaren autonomian egindako hautua da. EAEko Hezkuntza Sistemaren barne dauden irakasle guztiek, horrela nahi izanez gero, haien konpetentzia digitala (A2) formazioaren bitartez akreditatzeko aukera izan dezaten, txanda irekian 1500 plaza eskaini dira. Eskaintza honekin behar guztiak beteko ez balira, datorren ikasturteetan antzeko eskaintzak egitea aurreikusita dago.

    Egia da, izena emate epea ireki zen egunean sistemak arazoren batzuk eman zituela. Dena den, urtarrilaren 24ko arratsaldeko 5etatik aurrera ez da inongo arazorik egon plataformaren bitartez ikastaro horretan izena emateko. Esan bezala, Hezkuntza Sailak irakasleei haien konpetentzia digitala formazioaren bitartez aitortzeko aukera eskaintzen jarraituko du, nahi duten guztiek aukera izan arte.

    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.

Los comentarios en este documento están cerrados