
Bilbo-Gasteiz Autobusa merketu!
Lotsagarria da, garraio publikoa bultzatu nahi den garai honetan, gero eta garestiagoa izatea erkidego bereko bi hiribururen arteko autobusa. Joan eta etorriko txartelak 15 euro balio du eta zerbitzua oso eskasa da. Enpresen arteko Konpetentzia ezak egoera hau dakar.
-
Hay un deficiente transporte entre las capitales de la comunidad. Es necesario acelerar al máximo las obras del TAV.22 de septiembre de 2023
-
20 de septiembre de 2023
Egun on,
Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik.
Garraio publikoa bultzatzea gure Sailaren ardatz estrategikoa da, eta tranbia eta tren-azpiegitura berriak sortzea, dagoeneko zerbitzuan daudenak mantentzea eta Euskotrenen bidez bi garraio horietan zerbitzuak ematea ditu ardatz.
Bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzua ez dago Eusko Jaurlaritzaren eskumenen artean, eta, beraz, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, aipatzen duzun gaia aztertzeko.