Peticiones ciudadanas Educación
qrcode

Eskola garraioa - Tranporte escolar

15 de septiembre de 2023
0 votos
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.

Como familias con hijos e hijas transportados del municipio de Zuia, afectadas por la huelga de transporte escolar, queremos denunciar el ostracismo al que nos está abocando el departamento de Educación del Gobierno Vasco, y la discriminación frente a alumnado no transportado, al no proponer ninguna solución alternativa a las que somos víctimas del desacuerdo entre algunas empresas de transporte y el propio departamento.

Las familias estamos esperando, y abiertas a diferentes soluciones que el departamento tiene en su mano proponer; desde la contratación temporal de otra empresa o de un servicio de taxi, pero lamentablemente no tenemos ninguna noticia al respecto.

No podemos ser siempre las familias del entorno rural las discriminadas y las que acabamos pagando las consecuencias de la falta de acuerdo entre las diferentes partes.

Exigimos solución urgente ante la falta de transporte escolar.

______________________________

Eskola-garraioko grebaren ondorioz kaltetutako Zuiako udaleko garraiatutako seme-alaben familiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailatik pairatzen ari dugun ostrazismoa salatu nahi dugu. Aldi berean, garraiatu gabeko eta hirietako ikasleekiko sentitzen dugun diskriminazioa goraipatu nahi dugu, garraio-enpresa batzuen eta sailaren beraren arteko desadostasunaren biktima garenoi irtenbide alternatiborik ez baizaigu proposatzen.

Familiok zain gaude, eta sailak bere esku dituen hainbat irtenbideri irekita gaude; hots, beste behin behineko enpresa bat kontratatu edo taxi-zerbitzu bat eskeini. Tamalez, ez dugu izan horren berririk.

Ezin gara beti landa-inguruneko familiak izan diskriminatuta gaudenok, eta azkenean bi aldeen arteko akordiorik ezaren ondorioak ordaintzen ditugunok.

Premiazko konponbidea eskatzen dugu.

Argumentos a favor
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Argumentos en contra
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Un comentario
  • Hezkuntza saila
    21 de septiembre de 2023

    Jaione agurgarria,
    Ezer baino lehen, adierazi nahi genuke Hezkuntza Saila jakitun dela eskola-garraioko zerbitzurik ezak zein eragozpen eragin dizkien familiei ikasturte honetako lehen egunetan, eta benetan sentitzen dituela sortutako zailtasun guztiak. Baina aldi berean azaldu nahi genizuke lehen unetik zerbitzua bermatzeko lanean aritu dela Saila, lizitazioan hutsik gelditu ziren ibilbideetan iazko baldintza beretan jarraitzea eskainiz enpresei, lehenik (udako opor garaian); eta nahitaez betebeharreko Agindua argitaratuz (iraileko lehen egunetan), ondoren.

    Dakizunez, astelehen honetatik aurrera (irailaren 18tik aurrera), zerbitzua emateari utzita zeuden eskola-garraioko enpresak berriro hasi dira zerbitzu hori eskaintzen. Joan den astean eta asteburuan Hezkuntza Sailak eta enpresak ordezkatzen dituzten elkarteek izan dituzten harremanen ondoren, alde biek erabaki dute elkarrizketei berriro ekitea, etorkizunera begira hobekuntza-proposamenak aztertu eta planteatzeko xedez. Ondorioz, berriro eskola-garraioko zerbitzua ematen hastea onartu dute hala egiten ari ez ziren enpresek, aurreko ikasturtean egiten zuten baldintza berberetan.

    Hezkuntza Sailaren lehentasuna zerbitzua bermatzea izan da uneoro, eta horretarako lanean aritu da buru-belarri. Baina lan horrekin batera, Sail honek abian jarri du familientzako ezohiko dirulaguntza deialdi bat ere. Deialdi honen xedea da eskola-garraiorako eskubidea izan arren enpresek zerbitzu hori eman ez izanak eragin dien familiei laguntzak ematea. Kilometroko 0,29 euroko kopurua ordainduko da ikasle bakoitzeko. Eskolako jardunaldia zatitua den kasuetan, etxetik ikastetxerako joan-etorriko bi ibilbide hartuko dira kontuan eskola-egun bakoitzeko; eta joan-etorriko ibilbide bat jardunaldi jarraituko eskola-egun bakoitzeko.

    Laguntza hauek jasotzeko eskabide-orriak bide telematikoetan zein paperean aurkeztu ahal izango dira, ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxeko zuzendaritzan, bigarren kasu horretan. Hilabeteko epea izango da horretarako, irailaren 27an hasi eta urriaren 26ra arte.

    Mila esker, zure eskaera Irekiaren bide helarazteagatik.

    Estimada Jaione,
    En primer lugar, le queremos trasladar que el Departamento de Educación es consciente de las molestias que la falta de servicio de transporte escolar ha ocasionado a las familias afectadas en los primeros días de este curso, por lo que lamentamos profundamente todas las dificultades surgidas para una adecuada conciliación familiar. Desde el primer momento, este Departamento ha trabajado para poder garantizar el servicio, primeramente, ofreciendo a las empresas –durante el periodo vacacional de verano- la posibilidad de continuar en las mismas condiciones económicas que el curso anterior, en los itinerarios que quedaron desiertos durante la licitación; y publicando, posteriormente, la Orden de ejecución forzosa (durante los primeros días de septiembre).

    Como sabrá, a partir de este lunes, 18 de septiembre, las empresas de transporte escolar que no estaban prestando el servicio han reanudado esta prestación. Tras los contactos mantenidos la semana pasada y el fin de semana entre el Departamento de Educación y las asociaciones que representan a las empresas de transporte escolar, ambas partes han decidido retomar el diálogo con el fin de analizar y plantear propuestas de mejora de cara al futuro. En consecuencia, las empresas de transporte escolar han retomado su servicio, en las mismas condiciones que el curso anterior.

    Como exponíamos anteriormente, la prioridad del Departamento de Educación ha sido, en todo momento, garantizar el servicio, y con ese objetivo ha trabajado, intensamente. De manera paralela, este Departamento también ha puesto en marcha una convocatoria extraordinaria de subvenciones. El objetivo de esta nueva convocatoria es la concesión de ayudas a las familias con derecho a transporte escolar afectadas por la falta de este servicio al inicio de curso. Se abonará 0,29 euros por kilómetro y alumno o alumna, teniendo en cuenta dos recorridos de ida y vuelta entre el domicilio y el centro escolar por cada día lectivo, en el caso de la jornada partida; y un recorrido de ida y vuelta por día lectivo, cuando se trate de jornada continua.

    Las solicitudes para estas ayudas se podrán presentar tanto de forma telemática como en formato papel, ante la dirección del centro docente donde la alumna o alumno curse los estudios en el segundo de los casos. El plazo de presentación de solicitudes será del 27 de septiembre al 26 de octubre.

    Muchas gracias, por hacernos llegar sus peticiones a través de Irekia.

Los comentarios en este documento están cerrados