Peticiones ciudadanas Educación

Diagnostiko batekin ikastetxeko zerrendetan sartzeko eskaerari uko egitea

Por Nai
14 de noviembre de 2022
0 votos
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.

Kaixo,
Nire 7 urteko semeari zenbait froga egin eta gero, ikastetxetik " hark zuen arazoa etxean konpontzeko" esan eta gero", gabinete pribatu baten egindako diagnostikoaren arabera sé observan dificultades a nivel lecto-escritor, dificultando el desarrollo del aprendizaje por lo que según la clasificación DSMV podría mostrar, un trastorno del aprendizaje". Hala ere, ikastetxean horrek laguntzarik bermatzen ez diola esaten digute ... Txosten "ziurrago" bat behar dugula.
Horregatik gustatuko litzaiguke jakitea horrelako informe batekin zein den jorratu beharreko bidea.
Nahikoa al da horrelako diagnostikoa ikastetxean laguntza motaren bat izateko? Ikastetxeak froga gehigarriaren bat bideratu beharra al du? Non aurki genezake informazioa/ aholkua jakiteko zein ildoei jarraitu semea lagundu ahal izateko?

Argumentos a favor
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Argumentos en contra
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Un comentario
  • Hezkuntza saila
    17 de noviembre de 2022

    Nai agurgarria,
    2020-2021 ikasturtearen hasieratik hona, Hezkuntza Sailak prozedura berria du Hezkuntza-laguntzako Berariazko Premiak (HLBP) dituzten ikasleei buruzko informazioa biltzeko eta antolatzeko, eskola inklusiboaren esparruaren barruan garatzen dena.
    Hezkuntza sailburuordearen 2020ko uztailaren 10eko Ebazpenean jasotzen da prozedura hori. Honako esteka honetan ikus dezakezu:
    https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/inn_edu_inc_neapoyoeducativo/eu_def/adjuntos/NEE_Resolucion_recogida_organizacion_informacion_alumnado_10_julio_2020_e.pdf
    Ebazpen honen arabera, ikastetxeetako irakasle aholkulariek edo orientatzaileek erregistro berria bete beharko dute, W67 deituriko aplikazioan. Erregistro honetan sartuko dira ikaskuntza-zailtasun espezifikoak (irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzari, kalkuluaren ikaskuntzari, hizkuntzaren berariazko nahasmenduari edo arreta-defizitaren ondoriozko nahasmenduari buruzkoak, hiperaktibitatearekin edo gabe) eta adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleak aipatzen dituen diagnostikoa duten ikasle guztiak.
    Neurri hau aplikatzen zaie bai familiek emandako diagnostikoei (profesional klinikoetatik eta neuropediatriako zerbitzuetatik edo Haur Psikiatriako Unitateetatik datozenak), bai ikastetxeko profesionalek Berritzeguneko HLBPko aholkularitzarekin lankidetzan egindako ebaluazio psikopedagogikotik eratorritakoei ere. Horrela bada, familiek emandako diagnostikoak eta ikastetxean egindako ebaluazioak agiri bidez jasoko dira ikaslearen espedientean.
    Araudi honek, ikaslearen gurasoen (edo legezko ordezkarien) baimen-agiria jaso beharra ere zehazten du, bai eta identifikatutako ikaslearen irakasle tutoreek Norbanako jarduketa Plana egin beharra ere. Plan horretan zehaztuko dira, hain zuzen ere, ikaslearen beharrei erantzuteko aplikatu behar diren ohiko neurriak. Ohiko neurri horiek testuinguru arruntetan aplikatuko dira (gelan bertan eta dauden baliabideekin), eta, horretarako, ikastetxeek Berritzeguneko etapako aholkularitzaren laguntza izango dute. Plana hiru hilean behin ebaluatuko da, eta gurasoek (edo legezko tutoreek) planaren diseinuari eta aplikazioari buruzko informazioa jaso beharko dute ikasturtean zehar, bai eta hurrengo ikasturterako proposatutako neurriei buruzkoa ere.
    Bestetik, gehitu nahi genuke, ikasturte honetan ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak detektatzeko eta esku hartzerako protokoloa pilotatzen ari garela Euskadiko 30 ikastetxerekin, honelako egoerarik gerta ez dadin.
    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.

Los comentarios en este documento están cerrados