
Hezigunearen funtzionamendua hobetzea
Komenigarria litzateke HEZIGUNEko funtzionamendua hobetzea sakelako telefonoetan: orrialdera ezin gara askotan sartu eta "ez da aurkitu/no se encuentra" agertzen zaigu maiz.
-
31 de mayo de 2022
Kaixo Larraitz,
Zure eskaera jaso bezain laster gure teknikariei jakinarazi diegu eta, esan digutenez, identifikatua dute zuk azaltzen duzun arazo hori, eta konpontzeko lanean ari dira. Dirudienez, Chrome nabigatzailea erabiltzen duten mugikorrekin gertatzen da arazoa. Nahi izanez gero, eta gorabehera hau konpondu bitartean, Firefox nabigatzailea erabil dezakezu, honek ez baitu halako arazorik ematen.
Eskerrik asko zure iradokizunak helarazi eta aurkitutako arazoen berri Irekiaren bidez emateagatik, hobetzen jarraitzeko baliagarri gertatzen baitira. Izan ere, erabiltzaileok zarete –zuen esperientzia tarteko- aplikazio eta webguneetan egin beharreko hobekuntzak inork baino hobeto ezagutzen eta inork baino lehen hautematen dituzuenak.
Mila esker.