Peticiones ciudadanas Educación

Ordezkoen finkotasuna eskubidea

Por Miren
5 de mayo de 2022
100 %a favor
2 votos (2/0)

Jokin Bildarratz sailburu agurgarria:
20/2021 Legeak ematenn duen segurtasun juridikoaren pean, funtzio publikoko taldeak deaildiaren oinarri batzuk egi ditzake, aldi baterako kontratazioaz abusatzeagatik lege-iruzurrean ari diren langile publiko guztiak egonkortu ahal izateko. Sevillako Diputazioak dagoeneko islatu du bere Aldizkari Ofizialea. Zergatik ez du gauza bera egiten Eusko Jaurlaritzak? Nire kasuan eta milaka jende bezala, 20 urte baino gehiago daramazkit irakasle lanean eta ziriborroan jarri dituzuen interinoak meritoen bitartez plaza lortzeko plaza kopurua oso baxua da eta ez du Europak esandako legea betetzen. Milaka irakasle gara ,beti bete dugu gure lana ,orain berrogeita hamar urtetik gorako irakasleak, seme-alabak ditugunak ( nire kasuan hiru), gure lanean esperientzi haundikoak, ez dugu merezi tratu hau. Europak esandako legea betetzea nahi dugu eta gure lanarekin jarraitu.
Eskerrik asko,
Adeitasunez

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Hezkuntza saila
    18 de mayo de 2022

    Miren agurgarria,
    Hezkuntza Sailaren asmoa eta nahia ahalik eta irakasle-plaza gehien egonkortzea da, horretarako dauden bideak baliatuz, eragin zuzena baitu horrek ikastetxeetako klaustroen eta bertako hezkuntza-proiektuen egonkortasunean, eta ondorioz, baita irakaskuntzaren kalitatean ere.
    Hezkuntza Sailak Merezimendu-lehiaketaren modalitatean betetzeko proposatu dituen plazen kopuruak 20/21 Legearen baldintzak betetzen ditu, eta indarrean dagoen araudiak ahalbidetzen duen gehiengora iristen da. Gainera, eskainitako eta deitzeko dauden plaza guztien % 50 baino gehiago modalitate horretan izango dira. Hau da, 2022rako eskainiko diren irakasleentzako 5.365 plazetatik 2.697 Merezimendu-lehiaketa bidez beteko dira.
    2022rako egin duen eskaintza honekin, bitartekotasun tasa Europako araudiak eskatzen duen %8tik behera kokatuko dela aurreikusten du Hezkuntza Sailak, betiere egiturazko postuei dagokienez.
    Bestalde, argitu beharrekoa da Hezkuntza Sailak ia urtero mantendu dituela enplegu publikoko eskaintzak eta deialdiak 2016 urteaz geroztik. Horrela, deialdi horietan, milaka bitarteko irakaslek izan dute karrerako funtzionario bihurtzeko aukera.
    Euskadin, Estatuko gainerako autonomia-erkidego gehienetan ez bezala, ordezkoen zerrendak osatzen dituzten izangaiei ez zaie eskatu Lan Eskaintza Publikoko deialdietara aurkezteko. Horrela, gerta daiteke Sailaren LEP ugarietara inoiz aurkeztu ez diren pertsonak, edo aurkeztu arren gainditu ez dutenak, Merezimendu-lehiaketa bidez karrerako funtzionario gisa egonkortzea. Bi egoera horietakoren batean daude egonkortzeko ezohiko eta salbuespenezko prozesu hauen baldintzei onura aterako dieten irakasle asko.
    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.