Talaimendiko eremu publikoak itxituraz pribatizaturik 3 urtez

27 de agosto de 2021
100 %a favor
2 votos (2/0)

Badira 3 urte URA agentzian salaketa jarri nuela AIAKO kostan familia batek bere lur eremutik kanpo eta babes zortasuna inbadituz itxitura bat jarri zuela. Salaketa 2018ko abuztuan 23an jarri zen nahiz eta itxitura hau edo antzerakoek eztabaida luzea eman zuten ordurako.
3 urte luze pasa dira eta itxiturak toki berean jarraitzen du. URA agentziak ez du erantzunik eman jarritako salaketari eta ez du adierazi zein egoeratan dagoen ikerketa, inoiz ezer ikertu badu...

Erantzunik emango dio URAK duela hiru urte jarritako salaketari? Isunik jasoko du jabetza pribatuak egindakoagatik?

Gari

Argumentos a favor
  • Lotsagarria da nola edozeinek itxi ditzakeen bidepublikoak administazioaren erantzunik jaso gabe. Bada ordua administrazioak bere betebeharrak betetzeko.
    1 de octubre de 2021
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • 6 de octubre de 2021

    Ondo ulertu badut, Urtarrilean itxitako prozeduraren komunikaziorik ez da eman orindik Urrian, 10 hilabete igaro diren arren eta salaketa jarri nuenetik 3 urte igaro direlarik. Nork daki irekian kexa azaldu izan ez banu, inoiz ezer berririk izango banu ere... Bejondeizuela URA agentzia! Nabarmen utzi duzue noren alde jarri duzuen balantza.

    Irrikaz nago erantzun ofiziala ea noiz jasoko dudan bertako egokitze baldintza zehatz horiek zeintzuk izan diren aztertzeko.

    Talaimendi Publikoa!!!!!

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena saila
    6 de octubre de 2021

    Lehenik eta behin eskerrik asko harremanetan jartzeagatik

    Aurreko kontsulta batean ere jakinarazi genizun bezala, gai honen inguruan URAk hainbat izapide egin zituen hainbat administraziorekin (Gipuzkoako Kostaldeen Zerbitzu Probintziala, Foru Aldundia), eta zehapen-espediente bat ireki zen. Zehapen-espedientea ebatzi ondoren, isuna jarri zitzaion, bai eta baldintza zehatzetara egokitzeko betebeharra ezarri ere.

    Aurtengo urtarrilean egindako ikuskapen-bisitan egiaztatu zen baldintzak betetzen zituela. Ikuskapen-txosten horrekin, itxitzat jo zen prozeduraren izapidetzea.

    Urrats hauek guztiak amaituta egindako eskaerari dagokion modu ofizialean erantzungo zaio. Eskerrik asko.