Peticiones ciudadanas Seguridad

Aurrekari arriskutsua izan daitekeenaren harira

Por Urtzi
28 de abril de 2021
Aún no contestada
100 %a favor
1 voto (1/0)

Jaun/Andre horiek:
Eskaera honek 2021eko apirilaren 23an bidali nizuenari emandakoaren erantzunean dauka jatorria. Aipatu eskaeran zenbait hedabidetan hedatutako informazioaren harira zer nolako jarduketak egingo zituen Segurtasun Sailak galdetu nuen. Eskaera horri eman zenioten erantzuna, hitzez hitz, honakoa izan zen:

“Eskerrik asko zure iruzkinagatik .
Klubek adierazten dutenaren arabera, pertsona guztiek zeukaten mugikortasun-mugetatik salbuetsita zeudela egiaztatzen zuen beharrezko justifikazioa.”

Larria irizten diot kirol-taldeek adierazitakoa beste inolako jarduketarik gabe onartzea, aurrekari arriskutsua bihur daitekeelako. Esan bezala, zenbait hedabidek adierazi zutenaren arabera, Sevillara joan ziren partidetarako behar-beharrezkoak ez ziren pertsonak. Kirol-ikuskizunak izan ez balira eta beste ezein lan-jarduera izan balitz, onargarria izango al litzateke EAEtik kanpora joatea lan horri lotutakoez gain beren ezkontideak edo bikotekideak? Segur aski ezezkoa izango litzateke erantzuna, ondorioz, aipatu partida bi horien karira EAEtik Sevillara joandakoen identitatea ezagutu beharko zenukete eta kasuan-kasuan baloratu justifikatuta ote zeukaten bidaia hori egitea.

Zuen erantzunaren zain, agur t´erdi,

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Todavía no hay comentarios
  • ¿Algo que decir?… comenta esta petición