Merkantzien tren bidezko garraioa

Por Urtzi
5 de febrero de 2021
0 votos
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.

Jaun/Andre horiek:
Abenduaren 11ko 178/2018 Dekretuaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu zituen Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineei dagokienez ordura arte Estatuko Administrazioak garatzen zituen administrazioko eta trenbide zerbitzuetako eginkizunak eta zerbitzuak. Jakina denez, Basauriko Arizen merkantzien garraiorako terminala dago eta bertan merkantziak trenetatik kamioietara eta alderantziz aldatzeko gailua martxan dago eta bertan lan egiteko espazio nahikoa daukate. Gainera, Basurtuko Ospitalea-Ariz linea Euskal Trenbide Sareak kudeatzen dituen beste lineekin konektatuta dago bertan.

Europako Batzordeak jarritako helburuen artean dago hemendik 2030era, salgaien errepideko garraioaren % 30, 300 km-tik gorako distantziara, eta 2050erako, 50 km-tik gora bestelako moduetara (horren baitan trenbidera) bideratzea. Ingurumena zaintzeko helburu horiek betetzea ezinbestekoa egingo zaigu eta EAEn badugu lana horiek betetzeko, Jaurlaritzak berak hainbatetan jaso duen bezala. Kontuan hartu beharrekoa da tren bidezko merkantzien garraioak berotegi-efektuko gas isuri gutxiago suposatzen duela.

Horiek horrela izanik, gustatuko litzaidake jakitea zein diren Jaurlaritzaren asmoak, proiektuak eta planak Basurtuko Ospitalea-Ariz linearen Arizeko terminalaren erabilera handitzeko. Halaber, gustatuko litzaidake jakitea Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen dituen lineetatik igarotzen merkantzia-kopurua handitzeko zer asmo duen eta, hala balitz, hori lortzeko martxan jarritako ekintzak.

Bestalde, jakin nahiko nuke Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAk bere Euskotren Kargo zerbitzuaren bidez azken urteotan garraiatu duen merkantzien kopurua eta zer asmo duen hurrengo urteotan merkantzia-tona gehiago garraiatzeko.

Erantzunaren zain, eskerrik asko eta agur,

Argumentos a favor
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Argumentos en contra
Lo sentimos, pero ya no puedes participar.
Un comentario
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak saila
    2 de marzo de 2021

    Urtzi estimatua:

    Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzatik, IREKIA plataformaren bidez planteatu dizkiguzun gaiei erantzun nahi diegu.

    Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren asmoei, proiektuei eta planei dagokienez, honako hau adierazten da:

    Gaur egungo trenbide-seinaleztapeneko eta segurtasuneko sistemak, Ariz-Mercancías trenbide-hondartzan, Basurtutik sartzeko eta aurreratzeko seinalera eta Arizko trenbide-hondartzatik Basurturantz irteteko seinalera mugatzen dira. Instalazio horiek osorik berrituko dira azken belaunaldiko seinaleztapen-sistema berri baten bidez. Sistema hori Atxuriko aginte-postuan txertatuko da, eta erredundantzia izango du Amarako aginte-postuan, salgaien maniobra guztiak zentralizatuta egiteko.

    Gainera, Ariz-Mercancías Basurtu-Ospitalearekin komunikatzeko beharrezkoa den sare-azpiegitura (zuntz optikoa) jarriko da ibilbide osoan.

    Era berean, trenbidea berritu eta modernizatzeko asmoa dago, bai Ariz-Basurto linean, bai Arizko salgaien terminalean bertan. Funtsean, honako lan hauek egingo dira: plataforma eta trenbidearen armamentua modernizatu, terminalaren desbideratze guztiak egin, arekak eta drainatzeak hobetu, eta trenbideak itxi.


    Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak salgaien kopurua handitzeko duen asmoari dagokionez, honako hau adierazten da:

    Gure apustu handienetako bat da. Sailaren legealdi honetarako ildo estrategikoak Legebiltzarrean aurkeztean, Iñaki Arriola sailburuak adierazi zuen Euskadik, Euskotrenen bidez, salgaien trenbideko garraioa gehiago indartu dezakeela, autobideak deskongestionatuz, EAEko enpresa-ehunari lagunduz garraioaren eta logistikaren kostua murriztuz eta dagoen sare metriko osoa interkonektatuz.

    2015etik 2020ra bitartean, guztira 129.666 tona zur-apea eta material siderurgikoa garraiatu dira. Datozen urteetarako, urteko 50.000 tona zur-apearen eta urteko 150.000 tona siderurgikoren fluxuak biltzeko lan egiten ari gara. Horrek suposatzen du gaur egungo 8.000 kamioien joan eta etorria EAEko errepideetan barrena. Era berean, urteko 200.000 tonarainoko solteko gaien (agregakinak) fluxu handia erakartzen saiatzen ari gara.

    Arizko terminalean (baldintza ez pandemikoetan), siderurgia- eta agregakin-trenak jasotzen dira egunero (gaur egun, RENFEk azken urteetan arretarik eman ez dien agregakinen joan-etorriari berriro heltzen saiatzen ari gara).

    Trenbideko salgaien kaptagarritasuna areagotzeko, ETSk jarduketak egingo ditu Frantziarekiko mugan dauden tren-terminaletan eta Portuetan, trenbide modura sartzeko ate baitira, eta Durango inguruan, esaterako, oso hinterland siderurgiko indartsu gisa. Helburua da karga trenetik trenera edo itsasontzitik trenera ontziz aldatzeko eremuak izatea, eta azken garraioa (azken milia) kamioian egiteko aukera izatea, fabrika igorleak/hartzaileak tren-terminal propiorik ez duenean.

    Era berean, azken urteotan trafiko-proba ugari egin dira, eta, hainbat egoera direla eta, ezin izan dira siderurgiako produktu bereziekin, edukiontziekin eta solteko produktuekin formalizatu.

    Zure kezkei erantzun diegulakoan.

    Adeitasunez, agur.

Los comentarios en este documento están cerrados