Peticiones ciudadanas Educación

HHI-ko zentroetako lanpostuen zerrendatik orientatzailearen plaza kanpo geratzearen arrazoia / Motivo de exclusión de la plaza de orientador de la RPT de los centros de EPA

Por Gorka
15 de enero de 2021
100 %a favor
2 votos (2/0)

Arratsalde on,

2020ko azaroaren 20an argitaratutako lanpostuen zerrendaren dekretuan, orientatzailaren lanpostua HHI-ko zentroetatik at geratu egin zen.

Gustatuko litzaidake jakitea erabaki horren arrazoia, ez dut uste arrazoi pedagogikoa denik… suposatzen dut hezkuntza sailak HHI-ko zentroen errealitatea ezagutzen duela eta orientatzailearen eginbeharrak ezinbestekoak direla zentro hauetako egunerokotasunean…

Orain arte plaza hauek zerbitzu eginkizunen bitartez bete egin dira… behin hauek desagertuta, zergatik ez dira lanpostuen zerrendan gehitu?

Eskerrik asko aldez aurretik.

______________________________________________________________________________

Buenas tardes,

En el decreto de las RPTs publicado el 20 de noviembre de 2020, el puesto de orientador quedó fuera de los centros de EPA.

Me gustaría saber la razón de esta decisión, ya que no creo que sea por una razón pedagógica. Supongo que el Departamento de Educación conoce la realidad de los centros de EPA y que las labores del orientador u orientadora son imprescindibles en el día a día de estos centros.

Hasta ahora estas plazas se han cubierto en comisión de servicios, una vez desaparecidas estas, ¿por qué no se han incluido en la relación de puestos de trabajo?

Gracias de antemano.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Hezkuntza saila
    22 de enero de 2021

    Gorka agurgarria,
    Orientatzaileen lanpostuetan ez da aldaketarik izan Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikasturte honetan. Lanpostu horiek hornitzeko moduan izan da aldaketa. Hezkuntza Sailak lanpostu horiek beharrezkotzat dituen zentroetan orientatzailearen figura hornitzen jarraitzen du. Postu hauek, beste lanpostu guztiak hornitzen diren moduan beteko dira aurrerantzean, araudiak ezartzen duen prozedura erabiliz. Zerbitzu eginkizunen bideak funtzio jakin bat dauka, hau da, salbuespeneko egoerei aurre egiteko da, ez ohiko lanpostuak hornitzeko.
    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.