Peticiones ciudadanas Educación

Salburuako jantoki zerbitzua

Por Vanesa
22 de octubre de 2020
100 %a favor
1 voto (1/0)

Kaixo.
Salburua ikastetxea publikoan bekadunek soilik dute jantoki-zerbitzua. Denok aukera berdinak izan ditzagun, eskolan obrak egin beharko lirateke ditugun eremuak moldatu ahal izateko (gimnasioan lehioak ireki, adibidez) eta horrela, jantoki zerbitzua familia guztiei eskaintzeko. Oso zaila suertatzen zaigu umeen eskola-ordutegia gure lan-ordutegiekin moldatzeko eta konponbide bat behar dugu, beste eskola batzuetan zerbitzu hori baitago. Familien arteko desbertintasunak sustatzea ez dut ondo ikusten. Hori dela eta, zuen jarrera positibo eta aktiboa eskatzen dut egoera honi soluzio bat emateko, ahalik eta azkarren. Eskerrik asko.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Hezkuntza saila
    9 de noviembre de 2020

    Vanesa agurgarria,
    Hezkuntza Sailak jantoki-zerbitzuaren funtzionamendu egokia lortzeko hartu dituen neurri guztiak (begiraleak, garbitzaileak eta sukaldeko langileak kontratatzea, mila langile gehigarri baino gehiago kontratatuta) jantoki-zerbitzua eskaintzen duten ikastetxeen gehiengo zabalari erantzuna ematen ari da. Zuk hizpide duzun kasurako, Gasteizko Salburua Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxerako, 2 monitore gehiago kontratatu dira eta egunean 2 ordu gehiago officeko lanak egiteko.
    Mila esker.