
Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenak 2019/2020 ikasturterako.
Nozko?
-
8 de octubre de 2020
Kaixo berriz, Saio.
Ebazpena gaur argitaratu da.
Esteka honetan ikus ditzakezu zerrendak:
https://www.euskadi.eus/behin_betiko_erabakia/ikasleen-garraiorako-banan-banako-diru-laguntzen-deialdiaren-behin-betiko-ebazpena-20192020-ikasturtea/web01-tramite/eu/
Eskerrik asko. -
7 de octubre de 2020
Saio agurgarria,
Joan zen martxotik ekainera bitartean indarrean izan zen alarma egoerak, dakizunez, hainbat administrazio-prozeduraren epeak eten zituen. Tartean, baita zuk aipatzen duzun eskola-garraioko banakako dirulaguntza deialdiaren hainbat epe ere. Esaterako, behin behineko zerrendei alegazioak aurkezteko epea ia bi hilabetez etenda gelditu zen deialdi horretan. Ondorioz, ohi baino beranduago berrabiatu zen alegazioen epe hori, alarma egoera tarteko. Arrazoi horregatik, behin betiko ebazpena ere ohi baino beranduago dator. Dena den, Hezkuntza Sailak prozedura administratibo horiek aurrera eramateko lanean jarraitzen du. Jakinarazi nahi dizugu deialdia ebatzi berri dagoela eta aste honetan bertan –datozen egunetan- argitaratzea aurreikusten dela.
Mila esker.