Peticiones ciudadanas Educación

Jangelan geratzen diren umeak partikularrera joateko aukera izatea! Arau berria bertan behera geratzeko!

Por laitel
18 de septiembre de 2020
100 %en contra
1 voto (0/1)

Atzo gurasoak jakin izan genuen, gure seme-alabak, jangelan geratzen badira ezinezkoa dutela partikularretara joan eta eskolara bueltatu.

Edo, ez doazte partikularrera edo etxean bazkaltzen dute.
Erabaki horren arrazoia, burbujako taldeak mantendu.

Eta ama bezela erabakiari ausnarketa bat eginez....Umea etxera bazkaltzera badator, gero partikularrera joan daiteke eta eskolara berriro bueltatu.........beraz, burbuja hautsi egiten da ezta? Baino hori onartuta dago, bestalde ez eskolan bazkaltzea.

Jaun Andreok, eskertuko nizueke ematen dituzuen argumentuak arauak hartzeko, zentzudunak izatea. Momentu zailean gaude eta asumitzen dugu, baino arau zentzugabekoak ez.

Orain bi aukera ditugu familiak.

1. Partikularrera ez joatera.....matrikulak eginak ditugu, hasita daude....ordaintzen gaude!..Akademien porrota...
2. Etxean bazkaltzea...........sentitzen dut baino zenbat guraso daude 12:30tan etxean umeari bazkaria emateko?
Edo aiton-amonengana bidaliko diegu? Hori ere ez da gomendagarria ezta?

Azkenik, horrelako arauak korrika eta presaka ateratzen direnean mesedez, ez bakarrik araua atera, baizik eta horrek dakarren ondorioei baliabideak eman...
Adibidez, akademikoei eskolako gelan aukera eman izatea bertan partikularra emateko...

Horretarako koordinazioa eta elkarlana behar da, zoritxarrez ez duguna ikusten.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Hezkuntza saila
    29 de septiembre de 2020

    Guraso agurgarria,
    Hizpide duzun gaia ez da berria ikastetxeen eguneroko lanean, Covid-19k eragindako egoera hau baino lehenago ere gertatu izan baita. Ikastetxeak eta ikastetxeko zuzendaritzak ikasleekiko duen erantzukizun zibilarekin zerikusi zuzena duen gai baten aurrean gaude.
    Izan ere, ikastetxean bazkaltzen gelditzen den ikasleak, ikastetxearen erantzukizunpean jarraitzen du eskola ordutegi guztian, arratsaldean eskola-ordutegi hori amaitu artean. Etxean bazkaltzeko eskolatik irteten den haurra aldiz, gurasoen (edo legezko tutoreen) erantzukizunpean da bazkaltzeko ordutegiaren tarte horretan.
    Aurrez azaldutakoaz gain, jakina da, egun bizi dugun pandemia egoeran, garrantzitsua dela bizikidetza-talde egonkorrak zaintzea ere, era horretan funtzionatzen ari diren kasuetan.
    Mila esker.