Es

Talaimendiko itsasbazterra zabaldu

22 de junio de 2020
0 votos

2018ko abuztuaren 23an URA agentzian jarritako salaketaren erantzunik ez didazue eman oraindik, ia bi urte igaro dira baina itxiturak bertan jarraitzen du jabari publiko bidea pribatizatuz. PNV - EAJ zinegotzi izatearen abantailak al dira hauek?

Interes publikoa duen naturgunea izateaz gain, jabari publikoa (libre acceso al mar) eskubidea urratzen da azken urte hauetan eta URA mutu dago. Expedientea zabaldu zuen momentutik lenbiziko hurratsa bidea zabaltzera behartzera izan behar zuen ikerketa burutu bitartean baina badirudi partikular batzuen interesek indar gehiago dutela URA agentzia eta sarbide eskubideak baino. Lotsagarri

Gari

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • 3 de julio de 2020

    Urarekin hartu emanetan diozu baina nik ez dut inolako berririk, Zure bitartez jakin berri dut egindako itxiturak ez dituela ezarritako baldintzak betetzen. Behin betiko ebazpenik egon ez arren gutxienekoa litzateke prozesuaren norabidea eta egoeraren jarraipen bat egitea interesdunei, gogoratu urteak igaro direla itxitura egin zenetik. 3 hilabetez behin kontaktuan jartzea ez dut uste URAri esfortzu handia eskatzea denik (zerbait esaterako).

    Kontutan izango duzuelakoan, agur eta hurrenarte.
    Gari

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    23 de junio de 2020

    Kaixo, Gari.

    URAko teknikariekin hartu-emanetan egon zara, eta zure eskaera eta ekarpenak aintzat hartu ditugu oso. Mutu, inolaz ere ez.

    Itxitura perimetrala baldintza batzuk betez egitea baimendu zitzaien partzelaren titularrei, baina egindako itxiturak ezarritako baldintzak betetzen ez zituenez, bestelako neurri batzuk hartzeko espediente bat abiarazi da.

    Izapidetzen ari denez, eta ,hortaz, behin betiko ebazpenik ez dagoenez, prozedurak ez gaitu baimentzen horren berri ematera.

    URAk indarrean den araudi eta prozedurak aintzat hartuta, Jabari Publikoaren alde dihardu irmo beti. Baita kasu honetan ere. Ez izan zalantza izpirik.

    Horrenbestez, agur.