
BITARTEKO IRAKASLEEI UDA KOBRATZEKO 165 EGUNAK MURRIZTU
Covid-19 alerta egoera dela eta Martxoaren 13an EJ-ak Ordezkagune plataforma etetea erabaki zuen. Hortaz, bitarteko irakasleak lan aukerarik gabe geratu ziren. Hilabete bat pasa eta Aste Santua eta gero, apirilaren 17an ordezkapen batzuk soilik hasi ziren banatzen: jubilazioak eta baimen luze batzuk (amatasunak aitatasunak…), gaixotasunak eta baimen motzak alde batera utziz. Eta bitarteko irakasleak gainera eskerrak eman behar.
Gero apirilaren 23an kriston mesedea: Ordezkagune martxan jarri zuten OSTEGUNETAN BAKARRIK berriz ere ordezkapen gutxi batzuk emateko: baimen eta gaixotasun luzeak soilik. Gaixotasun motzak EZ.
Badirudi Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen zuzendaritzen esku uzten duela irakasle gaixoari galdetzea euren baja motza ala luzea izango den eta zuzendariak fede eman behar duela horretaz hezkuntza departamentuari baja bidali baino lehen.
Baina nola jakingo dute gaixotasun luzea dela? Noiztik galdetu ahal zaio langile gaixoari zenbaterako egongo den gaixorik edo baja egoeran? Noiztik aukeratu ahal dira horrela ordezkapenak? Baina zer da hau? Non daude langileen eskubideak? Zer egingo du EJ-ak alerta egoera guztiz kentzen denean? Legala al da egiten dutena?
Bizi ari garen egoeran irakasle ordezkoek BEREZ euren lana jadanik murriztua ikusten dute: Telelanarekin baja gutxiago sortzen dira berez desplazamendurik egiten ez direlako, jendeak beldurra diolako medikuarengana joatera...Benetan, oztopo gehiago jarri behar duela EJ-ak soldata batzuk murrizteko? Bizi ari garen egoera gerizpean egiten ari diren langileen murrizketa ez bada, esaidazue zer den.
ONDORIOAK:
• Irakasle titularren bajak ez betetzea lehenengo egunetik.
• Bitarteko irakasle askok lan egiteko aukerarik ez dute.
• Bitarteko irakasle asko soldatarik gabe gelditu dira egoera mugagabean: martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua...
• Bitarteko irakasle asko uda kobratzeko eskubiderik gabe. 165 lan egunak bete behar dira udako hilabeteak kobratzeko. Ezin dugunez lan egin ezin ditugu egunak bete.
• Bitarteko irakasle askok puntuak gehitzeko aukerik ez dute.
• Bitarteko irakasle askok estatuko aparteko laguntzarik ez dute (guri ez zaizkigu egokitzen Covid-19 egoerarako dauden laguntza bereziak)
EUSKO JAURLARITZAK EGOERA MUGAGABEAN UTZI GAITU BABESGABE
LANGILEEN BAJAK MURRIZTEA ETA MANIPULATZEA LEGEZ KANPO DAGO!
ORDEZKAGUNE BERREZARRI EGUNERO!
-
Proportzionaltasuna28 de abril de 2020
-
Guztion eskubidea delako28 de abril de 2020
-
Lan egiteko ia aukerarik gabe...24 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukera oso gutxi, beraz 165 egunak murriztu beharko lirateke.24 de abril de 2020
-
Ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea ezinbestekoa da! Ordezkapenak ez betetzeakaxolagabekeria galanta26 de abril de 2020
-
Ia 4 hilabete egongo gara lan egiteko aukerarik izan gabe.24 de abril de 2020
-
Ez da pribilejoa lanegun gutxiagogatik kobratzea, JUSTIZIA baizik. Martxoaren 13tik aurrera lana lortzea ia ezinezkoa da askorentzat.27 de abril de 2020
-
Martxotik aurrera ez dugu lanik egiteko aukerarik izan. Hori dela eta, udara kobratzeko egun kopurua murriztea beharrezkoa da gure eskubideak errespetatzeko.28 de abril de 2020
-
Irakasle asko daude lanik gabe ordezkapenak betetzen ari ez direlako, gutxienez uda kobratzeko eskubidea bermatu.28 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukerarik ez dugulako28 de abril de 2020
-
Egunak betetzeko ezintasuna28 de abril de 2020
-
Prekarietate luzea25 de abril de 2020
-
.24 de abril de 2020
-
Ordezkapenak zabaldu28 de abril de 2020
-
3 hilabete eta piku lan egiteko aukerarik gabe edota oso aukera gutxi. Aurreko ostegunean, ordezkagunean 0 aukera 3 lurraldeetan bai murriztuan zein osoan.28 de abril de 2020
-
Ordezko irakasleen eskubideak babesteko28 de abril de 2020
-
Ordezkapenak egiteko aukerak aldatu dira!29 de abril de 2020
-
Alde25 de abril de 2020
-
25 de abril de 2020
-
Justicia!!25 de abril de 2020
-
Ordezkagunea martxan egon ez denez ordezkapenak egiteko epea murriztu da, beraz lan egiteko egunen aukera ere bai.24 de abril de 2020
-
Justua dela uste dut.24 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukeren murrizketa24 de abril de 2020
-
Gure eskubidea delako24 de abril de 2020
-
Go27 de abril de 2020
-
Ez badago ordezkapenik nola egingo dute lan29 de abril de 2020
-
Egoera oso berezian gaude eta ordezko askok langabezian gaude. Justuena da, egoera normal batean, 165 egunak eginda izango genituen soberan.28 de abril de 2020
-
Proportzionaltasuna!28 de abril de 2020
-
Hule t'erdi daramagulako lan egiteko aukerarik gabe28 de abril de 2020
-
Udarako egunen murrizketaren alde28 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukerak murriztu dira, ondorioz uda kobratzeko lan egunak ere murriztu beharko litzateke.28 de abril de 2020
-
Ikasturte osoa lan egiteko aukera ez digutelako emon.28 de abril de 2020
-
Irakasleok ez daukagu egoera normala balitz bezala egunak betetezeko adina aukera.28 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukera ezagaitik28 de abril de 2020
-
Ados28 de abril de 2020
-
ORDEZKAGUNEA ITXITA EZ DIRA URTEKO LAN EGUNAK ERRESPETATU28 de abril de 2020
-
Egia da28 de abril de 2020
-
Kurtso lanean bukatzeko aukerarik gabe27 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukeren murrizketa. Prekarietate gehiagorik ez!29 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukera eta egun gutxiago egon bada uda kobratzeko egun kopurua murriztu behar da.29 de abril de 2020
-
Bizi izaten ari garen egoeragatik28 de abril de 2020
-
Erterik ez badago, zeozer egin behar da gure ordezkoekin29 de abril de 2020
-
Ez da bidezkoa ordezkapenak hainbeste murriztu ondoren 165 egun eskatzen jarraitzea.25 de abril de 2020
-
Prekaritatearekin amaitu24 de abril de 2020
-
Ordezkagunea itxita egon denez uda kobratzeko egunak murriztu behar dira29 de abril de 2020
-
.28 de abril de 2020
-
Askok ez daukagu minimora heltzeko aukerarik orain dauden ordezkapen murrizpenak direla eta28 de abril de 2020
-
Ordezkoen egoera eta bizi garen egoera hobetzeko28 de abril de 2020
-
21 Egun gutxiago ordezkapenak banatzeko, 21 egun gutxiago uda kobratzeko28 de abril de 2020
-
Ez dugu martxoaren 15etik ordezkapenak egiteko aukera eduki. Ordezkagunea nahiz eta zabaldu duten apirilaren 23an, ez dituzte beharren dauden ordezkapen guztiak eskeini.29 de abril de 2020
-
Eusko jaurlaritzak ez ditu ordezkatu baja hartu duten irakasleak. Beraz, ordezko askok ez dituzte beteko uda kobratzeko beste egun.29 de abril de 2020
-
Ez da bidezkoa.29 de abril de 2020
-
Alde29 de abril de 2020
-
Ez dago eskubiderik1 de mayo de 2020
-
Lan egiteko aukerarik ez egonda , udara kobratzeko egunak murriztu beharko lirateke1 de mayo de 2020
-
Lan duinaren alde irakaskuntzan1 de mayo de 2020
-
Justua delako30 de abril de 2020
-
Ordezkapenak betezen ez daudelako eta rz guk lanik egin ez dugulako nahi30 de abril de 2020
-
Ikasturte osoa kostata lan egiten eta orain etxean 165 egun bete barik30 de abril de 2020
-
30 de abril de 2020
-
Egun asko dira eta dagozkizun ordezkapenen arabera, neurri handi batean zortearen arabera, zaila izaten da egun horietara heltzea. Ni ere izan naiz egoera horretan eta hobetzeko modua badaukagula uzte dut.30 de abril de 2020
-
Ordezkoak lanik eta eskubiderik gabe gelditu gara.30 de abril de 2020
-
Lan egiteko Aukera gutxiago egon badira, uda kobratzeko egun kopuru hori murriztu egin behar da!!!!30 de abril de 2020
-
Bidezkoena da aparteko egoera honetan lanerako aukera murriztuak kontutan hartuta.30 de abril de 2020
-
Egoera berezi hau dela eta , justuena dela uste dut30 de abril de 2020
-
30 de abril de 2020
-
...30 de abril de 2020
-
Lan egiteko aukerak murriztu dira.30 de abril de 2020
-
.30 de abril de 2020
-
Ordezkoak lanesn30 de abril de 2020
-
Es necesario como un refuerzo que permita un sustento de los empleados.30 de abril de 2020
-
bidezkoa da!30 de abril de 2020
-
Bidezkoa izateko30 de abril de 2020
-
Aukerarik ere ez dugulako izan lan egiteko.30 de abril de 2020
-
langileen eskubideak bermaru!uda puntuatu ta kobratzeko puntuazioa gutxitu!4 de mayo de 2020
-
Egoera berezi honen ondorioz ez da ordezkpenenik eman 2 hilabetetan Edo eman badira oso gutxi izan dira. Ez da bidezkoa bi hilabetez lan egiteko aukerarik ez euki ondoren 165egunak mantentzea. Askok ez dute aukerarik eduki 165 egun betetzeko7 de mayo de 2020
-
Ez da bidezkoa irakasleok jasatzen ari garen egoera hau, gure lan eskubideam urratzen dituzte egunero!!8 de mayo de 2020
-
Gure eskubidea delako!!8 de mayo de 2020
-
Ez delako bidezkoa.8 de mayo de 2020
-
Ez da ia ordezkpenenik eman 3 hilabetetan eta ez da bidezkoa hiru hilabetez lan egiteko ondoren 165 egunak mantentzea. Izan gaitezen justuak.8 de mayo de 2020
-
Ordezkapenik ez bada egon, egunen propoltzionaltasuna19 de mayo de 2020
-
Ez dugulako aukerarik izan19 de mayo de 2020
-
Egoera berezi honetan legezkoa delako!19 de mayo de 2020
-
Koronabirusa dela eta, hezkuntza delegaritzak ordezkapenak normaltasunez esleitzeari utzi dio.19 de mayo de 2020
-
Ez dugu lan egiteko aukerarik izan21 de mayo de 2020
-
Ia ez dagoenez lan egiteko aukera justuena da19 de mayo de 2020
-
Ordezkoen eskubideen alde! 3 hilabete ta erdi lanik egin gabe egonik, udan kontratua izateko beharrezkoa diren egun horiek 165etik 105era aldatzea.19 de mayo de 2020
-
Covid-19 dela eta beharrezkoa deritzot uda kobratzeko egunen murrizketa.19 de mayo de 2020
-
Bidezkoa da. Lanik egiteko aukera kendu zaie gainera.19 de mayo de 2020
-
Ordezkagunea hainbat astetan itxita egon delako, ordezkoek lanik egiteko aukerarik izan gabe.22 de mayo de 2020
-
Ez dugu lan egiteko aukerarik izan martxoaren 14a ezkeroztik! Horrek udara kobratu ahal izateko 165 egunak betetzea ezinezkoa egin du ordezko askorentzat! Aurtengo egoerak bultzatuta egun kopuru hori jaitsi beharko litzateke!!!!!19 de mayo de 2020
-
Ordezkapenak ez direnez betetzen ari 3.hiruhilabetean, uda kobratzeko behar diren egunak bete ezinda geratu da jende askom19 de mayo de 2020
-
Beharrezkoak gara20 de mayo de 2020
-
Gutxienez, Ordezkagunea itxita egon den egun kopurua murriztu behar da!! Zentzutasunez jokatu!!!20 de mayo de 2020
-
Ordezkagunea itxita egon da hilabete luzez eta orain ostegunetan baino ez du funtzionatzen, ordezkoon lan egiteko aukera izugarri murriztuz. Hori dela eta, uda kobratzeko egunen murrizketa eskatzen dugu19 de mayo de 2020
-
.19 de mayo de 2020
-
Beraien eskubidea delako. Pandemia egoera honetan ordezkapen asko bete gabe geratu dira eta ondorioz ordezko horiei egunak falta zaizkie 165 egunetara iristeko.19 de mayo de 2020
-
Ordezkagunea itxita egon delako denbora jakin batean eta berriro martxan jarri dutenean bere funtzionaltasuna eskasa izan da, ez dira ordezkapenak ia agertzen eta are gutxiago bajan dauden irakasleak kubritzen.20 de mayo de 2020
-
Lan egiteko aukera hilabete batzuk kendu ondoren uda kobratzeko laneko egun kopurua murriztu behar da!20 de mayo de 2020
-
Bi hilabetez eztira ordezkapenak banatu, beraz 60 egun horietan lan egitea ezinezkoa izan da.21 de mayo de 2020
-
Ordezkapen asko bete gabe daudelako21 de mayo de 2020
-
Merezita dsukate21 de mayo de 2020
-
Ordezkapen asko bete barik geratu dira irakasle asko lan egiteko aukera barik utziz.23 de mayo de 2020
-
Guri murriztapenak jartzen dizkiguten bitartean, politikaeiek jasaten al dituzte murriztapen horiek? Ez, noski, beraiek DIETAK ere bero-bero poltsikora. Hori da hori eskubide berdintasuna, LOTSAGARRIA!23 de mayo de 2020
-
Ordezkoek ez dugu minimora heltzeko aukerarik izan. Eta ez da guk lan egin nahi ez dugulko izan.19 de mayo de 2020
-
Lan egiteko egun gutxiago direnez... Uda kobratzeko egun kopurua jeitsi beharko zen19 de mayo de 2020
-
Lan egiteko aukera gutxiago izan dugu21 de mayo de 2020
-
-
9 de mayo de 2020
Maiatzak 8 UPDATE:
Lehenengo ostegunean, apirilaren 23an, 30 ordezkapen inguru banatu zituzten Bizkaian Bigarren Hezkuntza osoan, bigarren ostegunean apiriliaren 30an, 6 lanpostu Bigarren Hezkuntza osoan eta hirugarren ostegunean maiatzaren 7an 4 lanpostu Bigarren Hezkuntza osoan.
Larrialdi egoera honetan ordezkapen bat Ordezkagunen ateratzeko hainbat eguneko ez-ohikoak diren “prozesuak” gainditu behar ditu: Lehenengo ikastetxeetatik ziurtatu baja luzea izango dela (bi aste baino gutxiago bada kanpora), dagokion delegaritzan baja baieztatu eta azkenik Lakuara bidali bajaren eskaria (inoiz ez da hau Lakuan egiten) eta baja ugari direla iruditzen bazaie atzera botatzen dituzte eskariak arazorik gabe, eta inolako eskubiderik gabe.
Panorama honekin hainbat eskubide ezeztatzen dira:
· Irakasle titularrek birritan pentsatu behar dute baja hartu ala ez hartu zeren agian ordezkorik ez dute izango. Gaixotasunaren iraupenari buruz galdetuak izan.
· Irakasle ordezkoek langabezian egoera mugagabean jarraitzen dute inolako aparteko laguntza barik Jaurlaritzaren aldetik. Bestalde, ezin badugu lanik egin ezin izango ditugu uda kobratzeko 165 egunak bete. Gehienok beteta izango genituzke gaur egun. Beraz, soldata gabe: martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan... irailean batek daki zer gertatuko den. Eta galtzen ari garen puntuei buruz zer esanik ez.
· Ikasle talde batzuk irakasle gabe geratzen dira denboraldi betean.
-
30 de abril de 2020
Nire arloan 0 ordezkapen agertu dira bai apirilaren 23an bai gaur, apirilaren 30ean. Ez da kasualitatea, manipulazioa baizik: Ordezkagune martxan jarri dute bakarrik gu ixiltzeko helburuarekin. Bizkaiko delegartizara deitu dut eta esan didade Bizkaian Bigarren Hezkuntza osoan lehenengo ostegunean 30 bat plaza atera zituztela eta gaur soilik 6.