Peticiones ciudadanas Educación
Es

Soinketa ordu gehiago ikastetxeetan

Por Elena
24 de enero de 2020
100 %a favor
1 voto (1/0)

Proposatzen dut Ikastetxeetan, gaztetxoek batez ere lehen hezkuntzan, soinketako ordu gehiago izatea, gutxienez 3 ordu astean....derrigorrez..... ohitura osasungarria delako, gaixotasunak prebenitzen dituelako...gazteen sedentarismoa eta obesidadea prebenitzeko.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Hezkuntza
    29 de enero de 2020

    Kaixo Elena,
    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizugu, hezkuntzaz eta haurren artean ohitura osasungarriak sustatu beharraz dituzun kezkak Irekiaren bidez plazaratu eta partekatzeagatik.
    Mahaigaineratu duzun gaia ez da berria hezkuntza eremuan, eta beraz, zuk egin duzun proposamena ere ez zaie arrotz gertatzen arlo honetan diharduten arduradun zein profesionalei. Dena den, dakizunez, ikasgai baten asteko ordutegia handitzea proposatzeak –edozein delarik ere ikasgai hori-, beste baten ordutegia mugatzea aztertu beharra dakar, kasu askotan. Debate horri, gainera, gehitu behar zaio zenbait ahotsek garrantzitsuago edo eraginkorrago jotzen dutela, haur eta nerabeen artean ohitura osasungarriak bultzatzeaz eta sedentarismoa saihesteaz ari garenean, arreta eskolatik kanpo ere jartzea: dela eskolaz kanpoko jardueretan, asteburuan edo aisialdian, oro har.
    Curriculum Dekretuetan jasotzen da ikasgai bakoitzak zenbat ordu izango dituen astean. Baina ordu kopuru hori gutxienekoa edo erreferentziazkoa izan ohi da. Aipaturiko arau honen mugen barnean, ikastetxe bakoitzak gutxiengo horiek edo Hezkuntza Sailak ematen duen erreferentziazko ordu kopurua moldatu ditzake, baita ordu kopurua gehituz ere ikasgairen bati, baldin eta gainerako ikasgaien gutxieneko ordutegia errespetatzen bada.
    Eskolak ere zeregin garrantzitsua izan dezakeenez hizpide duzun gai honetan, zure iradokizuna jaso dugu. Mila esker, berriz ere, zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.