Es

Gure itsaso garbi dezagun

Por DANEL
27 de diciembre de 2019
100 %a favor
1 voto (1/0)

Itsasoan dagoen plastikoa 80% ibaietatik iristen da. Garbi ditzagun gure ibaiak, begira helbide honetan zer makina duten Ibaian dauden plastikoak garbitzeko:
https://mymodernmet.com/es/ocean-cleanup-interceptor-rios-contaminados/
Ez al gara gu, daukagun industria eta ikerkuntzarekin, horrelako makinak sortzeko gai?
Eusko jaurlaritzak egiten al du lanik arlo honetan?
Proposamena: horrelako makina bat jarri Nerbio Ibaian

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    21 de enero de 2020

    Eskerrik asko gure lurraldeko ibai eta itsasoarekiko duzun begiruneagatik.

    Proposatzen duzun baliabide tekniko hori arazoari aurre egiteko baliabideetako bat izan liteke; baina, gaude, arazoa bere horretan jarraituko lukeela bestelakoak ere sustatzen ez badira: mikroplastikoak mugatzeko neurriak (egunerokoan erabiltzen dugun hamaika produktuetan jatorria dutenak: erropa sintetikoak, berebilen gurpilen errepideetako higadura, krema eta hortz oreetako mikroplastikoak,…), hiri bilbean lurrera plastiko hondarrik ez botatzea (euri urek lurraldean metarazi edota ibaietara bultzatuko baitituzte), itsasoan sektoreak darabilen tresneria hondarrak,…

    Alegia, Lurraldeko uretan metatzen diren plastikoak iturri askotarikoak dira eta puntu askotan dute jatorria. Beraz, ez da irtenbide bakarreko arazoa.
    Aurrena, erronka dugu plastikoa (puska handiez gain, mikroplastikoen auzia ere ez da nolanahikoa) edonon eta edonola isurtzeari behingoz uztea. Gero bildu behar hori izan ez dezagun.

    Horregatik, ezinbestekoa da denon ala denon parte hartzea, plastikoen metaketa ez handitzea lortuko badugu. Bai erakunde, bai enpresa, bai herritarrak ere. Bada, beraz, zer egin lurraldeko eragile guztien eta herritarren artean.

    Zentzu horretan, URAK, bere eskumen-esparruan, udalei eskaintzeko kanpaina bat jarri nahi du abian, udalekin lurrera erortzen diren plastikoak itsaso eta ibaiak kutsatzen dituela ikustarazteko eta horri aurre egiteko jendartearen parte hartzea xaxatzeko.

    Badakigu, baina, hau ere egin beharrekoen artean bat baino ez dela.

    Horrenbestez, agur.