Peticiones ciudadanas Salud
Es

Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka"4-Bis

23 de diciembre de 2019
0 votos

Azken erantzunean honako hau esaten didazue: "sarri jotzen dugu espezialista-titulua jatorriko herrialdean indarrean duten baina estatuko administrazioak homologatzea falta zaien erkidegoz kanpoko profesionalengana, betiere Espainian kolegiatuta eta guztiz kualifikatuta badaude. Jurisprudentziak behin eta berriz adierazi duenez, horrelako egoerak bat datoz ordenamendu juridikoarekin" Gehiegi eskatzea ez bada, behin eta berriz errepikatzen den jurisprudentzia horren zehastasunen berri edukitzea gustatuko litzaidake.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasuna
    15 de enero de 2020

    Jaun agurgarria:

    Eskertzen dizugu espezialitate medikoei dagozkien eginkizunak betetzen dituzten eta dagokion espezialitatearen titulazio ofizialik ez duten medikuen enplegagarritasunean sakontzeko duzun interesa, hain zuzen, espezialitate horretako titulua ez duten medikuena edo beste herrialde batean lortu arren oraindik dagokion homologazioa ez dutenena.

    Eskatzen duzun jurisprudentziaren zerrenda soil batekin ez erantzutearren, honekin batera bidaltzen zaitugu eremu honetan berriki egin den erreferentziazko lan batera, esteka hauetako edozeinetatik deskarga daitekeena: https://elderecho.com/pdf/resurgir-una-vieja-polemica-los-medicos-sin-titulo-especialista edo http://martinserranoabogados.es/wp-content/uploads/2018/02/EL-RESURGIR-DE-UNA-VIEJA-POL%C3%89MICA-INTERESADA-LOS-M%C3%89DICOS-SIN-T%C3%8DTULO-DE-ESPECIALISTA.pdf. Bertan, gaiari buruzko araudiaren eta jurisprudentziaren zerrenda zabala ikus daiteke, abantaila bat ere baduena, egileak antolatu, azaldu eta, hala badagokio, bere iritzi aditua ematen baitu.

    6. orrialdearen amaieran ikus daiteke, laburbilduta, jurisprudentzia aldetik aplikatzen ari den irizpide finkatua: titulazio hori ez duten medikuek (edo gure herrialdean homologatuta eta/edo onartuta ez duten medikuek) espezialista-funtzioak betetzea posible da, baldin eta honako baldintza hauek guztiak betetzen badira: plazak espezialistek bete ditzaten saiatzea, espezialistarik ez izatea erabat, eta biztanleria babestuaren asistentziaren jarraipena bermatzeko premia egotea.

    Adeitasunez,