Peticiones ciudadanas Salud
Es

Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka"4

16 de noviembre de 2019
0 votos

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformaren lanari esker jakin berri dugu Asunción Klinikaren egoera tamalgarria mediku pertsonalari dagokionez. 18 hilabetetan 30 mediku aldaketa. Hau da zuek egera normala eta hospitale guztietan gertatzen dela esaten duzuena??
Hori gutxi balitz, inkorporatu diren medikuen %50, gutxi gora-behera, ez da, OSAKIDETZAKO hospitaletan plaza izateko ezinbestekoa den, espezialista titulu homologatuaren jabe.
Aurreko batean azaldu nizuen horrelako kasuak bazeudela, baina erantzunkizuna Gipuzkoako Mediku Elkargora bidali zenuten. Ba beraiekin harremanetan jarri ondoren HORI GEZURRA DELA adierazi digute.
Kontuan izanik Asuncion Klinika eta Osasun Sailaren artean KONTZERTUA sinatuta dagoela, kontzertu horren ataletako batean medikuak dagokion espezialitateen jabe izango direla jartzen duela, kontuan izanik 6 hilabetero pertsonal aldaketen berri ematera derrigortuta daudela, kontuan izanik Tolosaldean 5 Osasun Zentro daudela beren arduradunekin, ESIAk Gerente bat duela eta Kontzertuaren sinatzailea, eta beraz erantzule, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaria dela, NORA BEGIRA DAGO OSASUN SAILA BEHARREZKOAK DIREN EZINBESTEKO NEURRIAK HARTZEKO??. AGIAN EZ ZAIO INFORMAZIORIK IRISTEN ?? AGIAN NORBAIT EDO ZERBAIT BABESTEN ARI DIRA?? EZBEHARREN BAT GERTATU ARTE ITXARON BEHAR DUGU??

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasuna
    20 de diciembre de 2019

    Jaun agurgarria:

    Tolosaldeko Asunción klinikako medikuntza-espezialitateen egoerarekin arduratuta zaudela eta, aurkeztu duzun kexari dagokionez, honako hau jakinarazi nahi dizut:

    Aldiriko ospitale guztietan nahiko ohikoa da espezialistak txandaka aritzea, maila teknologiko handiagoa duten ospitaleek espezialista gehiago erakartzen dituztelako. Txandakatzeak nekez kontrola daitezke, eta desorekak eragiten dituzte langileen falta dagoen garaian, orain bezalaxe.

    Hori dela eta, sarri jotzen dugu espezialista-titulua jatorriko herrialdean indarrean duten baina estatuko administrazioak homologatzea falta zaien erkidegoz kanpoko profesionalengana, betiere Espainian kolegiatuta eta guztiz kualifikatuta badaude. Jurisprudentziak behin eta berriz adierazi duenez, horrelako egoerak bat datoz ordenamendu juridikoarekin, baldin eta arrazoitzen bada zerbitzuaren antolamendu horrekin herritarrei osasun-laguntza egokia emango zaiela; eta, hain zuzen ere, horixe da Tolosaldearen kasua.

    Idatzi honen bidez, ahalik eta lasaitasun eta berme handiena transmititu nahi dizut. Alde horretatik, jakin dezazun, Euskadiko Osasun Sistemaren erakundeei aldian-aldian egiten zaizkien ebaluazioetan, Tolosaldeko ESIk (horren barruan dago Asunción klinika) Osakidetzaren gainerako erakundeen antzeko balorazio-mailak lortzen ditu.

    Adeitasunez,