Peticiones ciudadanas Salud
Es

Ospitaletako erabiltzaileen artean urtero egiten den inkestaren emaitzak

4 de julio de 2019
0 votos

2019ko uztailaren 3an, Tolosaldean argitaratzen den ATARIan albiste bat agertu da Asuncion Klinikak erredakzioari pasatako informazioa oinarri hartuta. Informazioa partzialegia delakoan eta bestelako biderik hartu aurretik, albistean dioen bezela, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtero ospitaletako erabiltzaileen artean egiten duen inkesta eskuratu nahiko nuke bertan dionaren zilegitasuna aztertzeko.
Mila esker

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasuna
    18 de julio de 2019

    Mikel agurgarria,

    Aldizkari horretan agertzen dena, inkestaren zati txiki bat da, inkesta askoz zabalagoa da eta.

    Osasun arloan, Osakidetza eta Osasun Sailaren inguruan, hainbat inkesta ezberdin egiten da erabiltzaileen gogobetetasuna jakiteko asmoz, horietako bat AKUTUEN OSPITALEETAN OSPITALIZATUTAKO PAZIENTEENA da. Eta horietako bat da Tolosako La Asuncion ospitalekoa ere.

    Ospitaleetako inkesta horiek denek egitura bera dute arlo guztietan: materiala eta metodoa, galdera-sorta, lagina, emaitzen aurkezpena eta egitura.

    Inkestaren helburua jarduna hobetzeko aukerak aurkitzea da, eta hobetzeko egindako hori ebaluatu ahal izatea ere bai.

    Inkestaren xehetasunak jakin nahi izanez gero, Osasun Saileko teknikariekin egoteko aukera izan zenezake.

    Adeitasunez