Peticiones ciudadanas Salud
Es

LEHEN SOROSPENAK HAUR ETA UMEENTZAT

13 de enero de 2019
100 %a favor
1 voto (1/0)

Aita izan berria naiz eta beti izan dut beldurra nire alabaria pasa diezaioken edozein ezbeharren ondo jokatzerik izango ez ote dudan. Kontrakoeztarrian zerbait sartu eta itotzeko arriskua adibidez. Interneten badaude laguntzak honi aurre egiten ikasteko, baina ala ere presentzialki egiteko ikastaroak bilatu nahi izan ditut. Gurutze Gorriak badu aukera hori, baina 45€ balio ditu. Aitak eta amak joan nahi badute, 90€ 10 orduko ikasgai baterako.

Iruditzen zait gai hau, gutxienez, amari erditu aurreko klaseetan azaldu beharreko zerbait dela. Gutxienez. Edo guraso izan berriei irakatsi beharreko zerbait Osakidetzako programan sartuta edo bestelako dirulaguntzekin, kontu oso garrantzitsua iruditzen baizait.

Argumentos a favor
  • Guztiz ados! Bizitza asko salbatuko ziren...
    14 de enero de 2019
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasuna
    17 de enero de 2019

    Jaun agurgarria,

    Lehenik eta behin, zinez eskertzen dizugu gure osasun zerbitzuak hobetzeko proposamenak egiteagatik.

    Zuk esan bezala gaur egun formazio hori ez da eskaintzen jaioberrien gurasoei. Hala ere, zure proposamena kontuan hartuko dugu eta bere bideragarritasuna aztertuko dugu.

    Adeitasunez,