Peticiones ciudadanas Educación
Es

Irakasle espezialista eta irakasle adituak kontratatzeari buruzko dekretua

15 de junio de 2018
0 votos

Kaixo,

Interesgarria iruditzen zait oso unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako irakasle espezialista eta irakasle adituak kontratatzeari buruzko dekretua. Ez al duzue antzeko ezer aurreikusten Oinarrizko Hezkuntzarako, alegia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako? Izan ere, badaude zerrendetan ez dauden (beraz, ez lioke inori lanik kenduko) profesional profil oso interesgarriak etapa horietarako, adibidez, psikomotrizistaren figura. Haur Hezkuntzan PT figurarik ez dago, berez, baina zailtasunak dituzten haurrek asko aurreratu lezakete psikomotrizitate laguntzan formatutako espezialistekin. Azpikontratek badute arrisku puntu bat, hori egia da, baina inori lanposturik kentzen ez bazaio... PTek Haur Hezkuntzan lan egingo balute, ez nuke proposamen hau egingo, baina horrela ez denez...

Eta zeinek kontratatuko lituzke kanpoko profesional horiek? Eskolak berak? Hezkuntza Sailak?

Zuek zer erantzungo zain,

Aritz

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • 28 de junio de 2018

    Eskerrik asko erantzunagatik!!!

  • Hezkuntza
    28 de junio de 2018

    Aritz agurgarria,
    Jakingo duzunez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak espresuki aurreikusten du irakasle espezialistak sartzea Lanbide Heziketan eta arte, hizkuntza zein kirolen irakaskuntzetan. Lege aurreikuspen honi jarraiki, Hezkuntza Sailak berriki onartu duen 91/2018 Dekretuak arautzen du gorago aipaturiko eremu edo irakaskuntza horietarako irakasleen kontratazioa (91/2018 Dekretua, ekainaren 12koa, zeinaren bidez irakasle espezialista eta adituak kontratatzen baitira Eusko Jaurlaritzan hezkuntza arloko eskumena duen sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako).

    Ez dago, hala ere, inolako lege aurreikuspenik beste hezkuntza etapa edo eremu batzuetarako irakasle espezialistak sartzeko, beraz, ez da posible izan aipaturiko Dekretuaren bidez halakorik arautzea. Nola nahi ere, eskertzen dizugu iradokizuna egin izana, etorkizuneko erregulazioetan aintzat hartua izan baitaiteke, beharrezko ikusiz gero.

    Bestalde, zure azken galderari erantzunez, argitu nahi genuke irakasle espezialistak Hezkuntza Sailak kontratatzen dituela, eta ez ikastetxeek.

    Mila esker berriro ere, Irekiaren bidez zure iradokizunak helarazteagatik.