Peticiones ciudadanas Seguridad
Es

Autokarabanen aparkamenduak

12 de junio de 2018
0 votos

Espainiako Barne Ministerioak 2008ko urtarrilaren 28an 08/V-74 Instrukzioa eman zuen autokarabanen zirkulazio eta aparkamenduei buruz. Instrkzio horrek, argi eta garbi, esaten du M1 kategoriakoak direla;ez direla turismoak bezelakoak
herritik kanpo ibili behar duten abiadurari dagokionez. Baina dio zirkulazio, geldiketa eta aparkatzeari dagokionez turismoak bete behar duten arau berberak bete behar dituztela.
3.1. puntuak dio:
1. "El régimen de parada y estacionamiento en vias urbanas se regulará por ordenanza municipal, y podrán adoptarse las medidas necesarias para evitar el entorpecimiento del tráfico, entre ellas, limitaciones horarias de duración del estacionamiento, así como las medidas correctoras precisas, incluida la retirada del vehiculo ó su inmovilización cuando no se halle provisto dl título que habilite el estacionamiento en zonas limitadas en el tiempo, ó excedan de la autorización concedida hasta que se logre la identificación del conductor.
2. En ningún caso pdrán las ordenanzas municipales oponerse, alterar, desvirtuar, ó inducir a confusión con los preceptos de este reglamento".
Ibilgailuen zirkulazioari dagokionez, eskumena Barne Ministerioak du, baina udalen esku uzten du eskumen hori, baina, beti ere, hark emandako ildoa betez. Hondarribiko udalak, ordea, ez du ildo hori betetzen, eta bi modura hausten du araua: Bat, TAO sistemak ez du ordu mugaketarik (limitaciones horarias de duración del estacionamiento), tiketa pagatuz gero ibilgailuak nahi duten denbora egon bailirateke aparkatuta toki berean. Bi, Ia herri osoan, altuera eta luzera mugatzen duten einaleak jarri dituzte; honela, autokarabanak ezin dute ia inon aparkatu. Garbi azaltzen dut "aparkatu". Nire galdera da: jokabide hau legezkoa da batean zein bestean?

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Segurtasuna
    Hace 4 días

    Agur t´erdi:

    Hiri barruko bideetako trafikoa antolatzea eta bide horietan gelditzearen eta aparkatzearen inguruko kontuak Udalei dagozkie eta ez Eusko Jaurlaritzari.

    Dena den, aipatzen duzun Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Instrukzioa 2008koa da eta egiten dituzun lege aipamenak ordezkatuak izan dira, gaur egun indarrean dagoen Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak besta arau batzuk jasotzen baititu. Horrez gain, esan behar da Instrukzio horrek interpretazio-balioa daukala ( eta ez balio arauemailea) eta beraz, Udalek, barruko bideetako trafikoa antolatzeko berez dituzten ahalmenez gain, beren beste ahalmen arautzaile batzuk ere erabil ditzakete, hainbat alderdi arautzeko, besteak beste, bide publikoetan egonaldiak egitea edo gaua igarotzea.

    Hori guztia dela eta, tokiko autonomian bidegabe ez sartzeko, gomendatzen dizugu galdera udalari berari helaraztea, udalak eman ahal baitizu erantzun egokia.