Peticiones ciudadanas Educación
Es

ESKOLAKO LIBURUTEGIA HORNITZEKO DIRU-LAGUNTZAK

15 de mayo de 2018
0 votos

Kaixo,

Ikastetxe kontzertatu bateko irakaslea naiz eta jakin nahi nuke Hezkuntza Sailak eskola-liburutegiak baliabidez hornitu ahal izateko diru-laguntzarik eskaintzen duen. Ongi dago irakurketa planak-eta bultzatzea, baina baliabide material eta ekonomikorik ezean...

Zuek zer erantzungo zain,

Aritz

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Hezkuntza
    4 de junio de 2018

    Aritz adiskidea,
    Ikastetxe publikoek urtero jasotzen dute Hezkuntza Sailetik ekipamendutarako diru kopuru bat, eta laguntza hori baliatu ohi dute eskola-liburutegia eguneratu, material berria eskuratu edo ordezkatzeko premian diren baliabideak ordezkatzeko. Ikastetxe bakoitzak jasoko duen kopurua, besteak beste, honako irizpide hauen arabera zehazten da: duen ikasle kopurua, talde kopurua edo lerro kopuruaren arabera. 2018 honetan esaterako, 2,3 milioi euro bideratu ditu Hezkuntza Sailak bere aurrekontuan ikastetxeen ekipamendutarako.
    Bestalde, Hezkuntza Sailak Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko indarrean duen Programaren bidez ere hornitu dezakete ikastetxe publikoek liburutegia. Honako esteka honetan kontsulta ditzakezu aipaturiko programaren xehetasun guztiak: https://bit.ly/2seUgqX
    Eta horiekin batera, ezin dugu aipatu gabe utzi Hezkuntza Sailaren EIMA katalogoa ere, euskarazko ikasmaterialak jasotzen dituen Interneteko baliabidea. Euskarazko ikasmaterialen informazio zehatza eskaintzeaz gain, hainbat eta hainbat ikasmaterial zuzenean kontsultatzeko edota jaisteko aukera ere ematen du, euskarri digitalean. Ikastetxe publikoek ez ezik itunpekoek ere eskura dute EIMA katalogoa, esteka honetan: https://bit.ly/2JdAmXi
    Azkenik, itunpeko ikastetxeez ari bagara, gauza jakina da ikastetxe hauen finantziazioa Aurrekontuen Legean jasotzen diren moduluen bidez egiten dela. Modulu hauek lau osagai dituzte, eta horietako bat “Gauzatutako Inbertsioak Birjartzea” deritzon osagaia da. Osagai honen izenean jasotzen duten diru kopurua balia dezakete itunpeko ikastetxeek eskola liburutegia hornitzeko.
    Mila esker Irekiaren bidez zure iradokizun eta zalantzak helarazteagatik.