Es

Gueñes Itsaso Goi Tentsioa

1 de mayo de 2018
100 %en contra
1 voto (0/1)

Kaixo Iñigo,

Zertarako behar dau Euskadiko herriak inberstsio hau?

Eusko Jaurlaritzaren baietza edo baimenak ematerako orduan, zeintzuk izan dira kontutan hartu dozuzen alde onak eta txarrak?

Partikularren eta enpresen fakturea merketuko dau? Nola dakizu? Beraz lehiakorragoa izango ote da Euskadi?

Europan zehar badagoz beste adibide batzuk (Friburgo ...), eredu energetiko ezberdin baten alde apostu zuzena eta luzea izingo dena egiten dabizenak; ez dozu uste energia berriztagarriak bultzatzen badoguz (iraunkorrak noski eta ahalik eta esku gehinetan) Euskadiren dependentzia hobetuko litzatekeela? Eta lehiakorragoa izango ginatekeela, noski?

Konturatu zarie zelango zauria egingo zaion Gipuzkoa eta Bizkaiari gehien bat?

Mendi zaleak, mendiarekiko eta naturarekiko errespetua daukagu euskaldunak, gurea defendatu beharko dogu, ez?, nola ez ba :(GANEKOGORTA, MANDOIA, UPO, ARAMOTZ, BELATXIKIETA, GARAI, EREÑO, LEKUBASO ..... ) eta gainera ez dot uste epe luzeko inbertsio egokia denik herritarrentzat.

Benetan uste dot, beste modu batera egin al direzela ingurugiroarentzako hain kaltegarriak direzen horrelako inbertsioak.

Zure erantzunaren zai, eskerrik asko.

Igor Bernaola Abasolo

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    4 de mayo de 2018

    Igor estimatua,

    eskertzen dizugu Gueñes-Itsasotik barrena doan goi tentsioko kablearen inguruko kezkak bidali izana baina esan behar dizugu Estatu mailako ekimena dela eta Estatu mailan landu den planifikazio baten emaitza.
    Eusko Jaurlaritzak ez du eskumenik garraio elektrikoaren diseinu zein garapenean, Red Eléctrica Española baita azken zeregin honen arduraduna.

    Besterik gabe, agur bero bat