Peticiones ciudadanas Salud
Es

Osatek-en euskaraz idazteagatik erasotuta

15 de abril de 2018
100 %a favor
2 votos (2/0)

Duela gutxi Osatek enpresan idatzi bat euskeraz idazteagatik, honako erantzun hau jaso zuen igorleak enpresako arduradun batek bidalita;
"Añado otra cosilla, recuerda que tod@s también tenemos el derecho de comunicarnos en erderaz"
Egoera hau gerenteak jakin ondoren normaltzat jo zuen. Norbaitek enpresarekin gaztelera hutsean hitz egiten duenean inork ez dio gogorazten euskaraz ere egiteko eskubidea dagoela. Beste aldetik enpresan lan egiteko baliabideak  erdara hutsean daude: web orria, lanerako programa guztiak, eta abar. Tamalez gaur egun euskaraz lan egiterik ez dago.
Osasun Saileko eta Osatek-eko arduradunei: 2018ko urtean gure hizkuntza erabili nahi izanagatik erasotuak izan behar gara?

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasuna
    21 de mayo de 2018

    Egun on, Gorostidi jauna!
    OSATEKen bertako langile bati, ez ordea zuri, uste batean gertatutako kontu bat batek ekarri zaitu gurera.
    Zurean esaten direnen nondik norakoa aztertu eta gertatutakotik urrun dabilela ikusi ondoren, honako hau esan beharrean gaude:
    OSATEKeko langile horrek bizi izandako pasadizoa ez zen zuk esaniko moduan gertatu. Langile horren solaskidea ez zen enpresako arduradun bat izan, maila bereko langile bat baizik. Bitzuok, nor bere esparruko teknikari. Argibide hori ezinbestekoa da.
    Argi dago, bi teknikariek, lanak aginduta, elkarren arteko harremana dutela. Hor kokatu behar da, inongo zalantzarik gabe, edozein euskara planetan ohikoa den “lan-hizkuntza” kontzeptua. Bi teknikariek ados jarri beharko lukete lan-hizkuntzari dagokionean gogoko duten hizkuntzaren gainean. Jakin dakigunez, biak dira euskararen jabe. Ondo beharrez, iritziak iritzi, aukera ezin hobea dute euskara erabiltzeko. Euskaraz eginaz eta euskaraz lan eginaz egingo du, zalantzarik gabe, aurrera euskarak. Halabiz.
    Zurean zera diozu: gaur egun ez dagoela euskaraz lan egiterik OSATEKen. Kontu hori ez da zuzena. Pasadizoa bizi izandako langileak, adibidez, ederki asko jardun ahal izan zuen euskaraz OSATEKeko zuzendari gerentearekin. Guk dakigula, aipaturiko langile horrek, erresonantzia-makina maneiatzen duen teknikaria izanik, aukera paregabeak ditu bere esanetara jartzen diren paziente euskaldunei euskaraz egiteko.
    Begirunez,