Peticiones ciudadanas Educación
Es

irakasleen eskaerak

12 de abril de 2018
0 votos

Ez dut sinesten oraindik ez zaretela ados jarri, sindikatuak eta departamendua. Ni ez dut grebarekin bat egiten eta murrizketen kontra nago. Negoziazio zintzo baten alde nago. Bi aldeak zerbait utzi beharko dezute mahai gainean eta adostasun batetara iritsi. Sindikatuak ere egoera muturrera eramaten ari dela iruditzen zait. Ea akordio batetara iristen zareten¡¡ Ah¡ departamenduak ez al zuen ba onartu ordezkapenak lehen hezkuntzan lehenengo egunetik ezarriko zirela. Zeren zain zaudete? Puntu hori konpontzen badezute gauzak ere lasaitzen joango dira. Baina esandakoa azkar bete. ANIMO ETA ESANDAKOA BETE¡¡

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • 18 de abril de 2018

    Bale ba segi horrela negoziatzen.....Eta ordezkapenen kontua zer? Lehenengo egunetik bidali behar zenituztela esan eta onartu zenuten ezta? Zeren zain zaudete? Ea ba ...ze gauz batzuk ez ditugu ulertzen eskoletan.

  • Hezkuntza
    17 de abril de 2018

    Iñaki agurgarria,
    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizugu Irekiaren bidez zure ikuspuntua emateagatik. Hezkuntza Sailak, dakizunez, behin baino gehiagotan azaldu du negoziaziorako eta elkarrizketarako duen borondatea, eta borondate hori berretsi besterik ezin dugu egin une honetan. Negoziatzen jarraitzearen aldeko jarrera horren adibide dira azken hilabetean lortu eta sinatu diren akordioak: Haurrreskolak Partzuegoan eta Sukalde eta Garbiketako langileen ordezkariekin lehenik (martxoan), eta Hezkuntza Bereziko mahaian berriki (apirilaren 13an).
    Eskerrik asko, berriz ere, herritarren parte hartzeari irekiriko atari honetan zure iritzia azaltzeagatik.