Peticiones ciudadanas Salud
Es

Beasaingo Garin eta Astigarreta auzoetako ur zikinak Arriaran urtegian

17 de noviembre de 2017
0 votos

2017-11-15eko Gipuzkoako Goierriko HITZAn irakurri nuen, Beasaingo udalaren 2018ko aurrekontuan Garingo ur zikinak eta euri urak biltzea aurreikusten dela.
Jakin nahi dut:

- OSAKIDETZAk bermatzen al du Arriarango urtegitik etxeetara giza-kontsumorako datorren urak ez duela bere osagaien artean, besteak beste, aipatutako auzoetako isurbideetatik botatako eta gizakiontzako toxikoak izan daitezkeen garbiketa- edo sendagai-hondakin produkturik? Zein da bermea, uren analitika egiten duen zein erakunde baimenduk ziurtatzen du Arriarango urtegitik etxeetara banatzen duen urak ez duela osagai toxikorik?

Eskerrik asko.
Beasain, 2017ko azaroak 16
Joxan Auzmendi

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasuna
    5 de diciembre de 2017

    Jaun hori:
    Horniketa sistemak arreta handiz zaintzen dituzte beren titularrek Kontrol eta Zainketako Unitateen (KZU) bitartez, eta Osasun Saila ere arduratzen da zainketa horretaz.
    KZUek Osasun Sailaren baimena daukate horniketa guneen kontrol eta kudeaketa programak elaboratzeko eta betearazteko. Kontrol programa horien barne daude, batetik, uraren analisiak, eta, bestetik, instalazioen prebentzioko eta mantenimenduko neurriak.
    Era berean, Osasun Sailaren menpeko osasun publikoko zentroek ere, kontsumoko uren zainketan eta kontrolean parte hartzen dute. EHAEko horniketa gune guztietako instalazioak, kontrol programak eta uraren kalitatea gainbegiratzen dituzte.
    Osasun publikoko zentroek eta KZUek eratzen dute EHAEko kontsumo publikoko uren Kontrol eta Zainketako Sarea, Eusko Jaurlaritzaren 178/2002 dekretuan jasotzen diren helburu, betebehar eta erantzukizunekin.
    EHAEko uraren kontrol programen jarraibide orokorrak Osasun Sailak ezarri ditu. Banatzen den uraren kalitatea, kutsatzaileen gehieneko mailak eta analisien gutxieneko maiztasuna Europako Elkartearen eremu guztirako daude finkatuak (98/83/EE Araua), eta espainiar legeriara ekarri dira (140/2003 ED).
    Amaitzeko, helbide honetan: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-cksalu10/eu/contenidos/informacion/sanidad_ambiental/eu_1249/aguas_red_control_e.html informazio gehiago duzu.

    Adeitasunez, agur.