Peticiones ciudadanas Medio Ambiente y Política Territorial
Es

Desdoblamientos euskotren

12 de abril de 2016
0 votos

Guatauko litxakit jakitea zer gertatzen dan Euskotreneko bikoizketakaz hondino egin barik dagozala, bereziki Urdaibaiko lineanak (Zornotza-Bermeo), eta zati batzuk interesgarrik izango litzatekezela bikoizteko, ze denpora asko murriztuko leuke Bilbo-Donostia ibilbidea, esate baterako, Zaldibar-Ermua, Eigoibar-Mendaro (Altzolaren saihesbidea) edo Orio-Usurbil (Aginagako sahiesbidea). Noiz hasiko dira lanak?

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
3 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • @garraioEJGV
    17 de abril de 2016

    Comentario de Twitter:
    #ConsultaCiudadana "Desdoblamientos Euskotren". Respondida por el departamento tras 1 día https://t.co/SHXXDnDnB0 https://t.co/KNCT3qvC49

  • @anamarti4
    15 de abril de 2016

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ☝#HerritarrenEskaerak Josu Rubiok "Euskotreneko bikoizketei buruz" galdetzen digu eta hau da sailaren erantzuna ➡ https://t.co/

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    13 de abril de 2016

    Iosu Rubio jauna, mila esker.... Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, etengabe dihardu bere sarea hobetzen (Bilbo-Donostia, Zornotza, Txorierri eta Lasarte-Donostia-Hendaia metro-lineak). Azken hamar urteotan, Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertitu ditu bere eskumeneko tren-sarea hobetzen. Zehazki, lan hauetan: Zornotza-Traña , San Lorentzo-Unibertsitatea, Amaña-Ardantza, Txarakua-Azitain eta Oikina bikoizketak; Aia-Orioko saihesbidea; Lasarte-Errekalde-Añorga, Loiola-Herrera, Fanderia-Oiartzun, Herrera-Altza; eta Durangoko lurperatzea. Horiez gain, hauek ere egin dira: Lemoa, Euba, Durango, Traña, Amaña, Ardantza, Eibar, Azitain, Aia-Orio, Añorga, Intxaurrondo, Herrera, Fanderia, eta Oiartzungo geltoki berriak. Abian dira Bilboko metroaren 3. linea eta Loiolako eta Altzako geltoki berriak, beste proiektu batzuen artean.

    Bilboren eta Donostiaren arteko tren-loturarako Eusko Jaurlaritzaren apustua Euskal Y Trenbide Sare Berria da. Lana bukatzen denean, bidaia hori berrogeita bost minutu baino gutxiagoan egin ahal izango da. Egun, bi hiriburuen arteko bidaia, zabalera metrikoko sarean, ia bi ordu eta erdikoa da. Egindako hobekuntzak eta zuk aipatzen dituzunak segurtasunerako izango dira, baita bidaiatzeko denbora hobetzeko ere –linea metrikoaren kasuan–, ez bere hedadura guztian, baina bai beste baliabide batzuk dituzten tarteetan, 130 urte baino gehiagoko sare metriko bat baita, eta diseinatu zeneko mugak ditu.

    Zuk mahaigaineratzen dituzun gaiak direla eta, 2016ko ekitaldian ez dago aurreikuspenik Zornotza-Bermeo adarrean bikoizketarik egiteko. Ermuko saihesbideko obrak, geltoki berriarekin eta ia kilometro bateko bide bikoitzeko tunel batekin, aldi baterako etenda daude, berriz ekiteko zain. Altzola eta Aginagakoak direla eta, aztergai daude